• 23
    IRAI
    2013
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Irailaren 22an ospatu zen Jubilatu eguna. Mezarekin hasi, jubilatu bazkaria eta bazkalondo ederra, bertso eta guzti. Herriko gizon-emakume adinenekoak ere omendu genituen.

    Jubilatu egunean giro bikaina

    Irailaren 22n ospatu genuen Zaldibian Jubilatu Eguna.  Santa Fe Elizan meza entzunez heman genion hasiera egunari.

    Bazkaria herriko antzokian prestatu zen eta urtero bezala, Zubi Buru elkarteko junta-kideak izan genituen zerbitzari lanean. 72 pertsona hurbildu ziren bazkarira eta lagun arteko giro ederra sortu zen mahai inguruan. Patxi Iraola, bertsolaria, fin saiatu zen bertsotan.

    Oitura den bezala, herriko gizon-emakume adinenekoak omendu ziren :  Oberenako Rosario eta Felipe senar emazteak, Lazkao-etxeko Joxe Luis, eta aurten, bereziki, ehun urte bete dituen Zubi-ondoko Joxepa Etxeberria.

    Inaxio Goenak kantaturiko bertsoetan aipatzen den bezala, SEI GIZALDI ezagutzeko zoriona izan du Joxepak.Ona hemen luzatutako bertsoak :


    Irailaren hamarrean da Amabirjin biharamonez,
    zu mundura etorri zinan gurasoen maitasunez
    ta orain hemen bizitzera familian zorionez.
    Bizitza luze honetan, gora behera asko izanez,
    ehun urte bete dituzu zoriontsu eta alaitasunez.

    Ehun urte horietan zabaldu duzu zuk ondo maitasuna.
    Sei gizaldi ezagutzeko izan dezu zoriona.
    Beti lanean ta beti alai eginik zure eginkizuna,
    nahiz tabernan ta naiz elizan beti emakume ona,
    Joxepa zu zera denen benetako amona.

    Atseden hartzea tokatzen zaizu hoinbeste urteren ondorenean.
    Lana ugari egina badezu gauza zinen artean.
    Goierri guztia oroitu da zure urte betetzean,
    telebista eta periodista ugari izanik aldamenean,
    ta jaso ezazu gure omena jubilatuen izenean.


    Hemen dituzue bertan ateratako hainbat argazki. Denak ikusteko argazki galeria sakatu.

    LOTURA: Argazki galeria.