• 24
    AZA
    2013
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Parte hartze zabala osasunaren inguruko hitzaldian

    50 pertsona baino gehiago bildu ziren hitzaldira eta gustora parte hartu zuten material didaktikoen bidez proposaturiko ariketetan. Ondoren merienda bat eskaini zen eta hitzaldiaz eztabaidatzeko aukera izan genuen.

    Joan zen asteartean, azaroak 19an, 3n. adinekoei zuzenduta, AMAGOIA MURUAMENDIARAZ, Donostiako Matia zentroko mediku gerontologoa -ren hitzaldia izan genuen Beti Gazte Elkartean.

    OSASUNA ZAINDU titulupean, ondorengo gaiak garatu zituen:

    • Osasun integrala  : Ongizate fisiko, psikiko eta soziala
    • Gaixotasunen prebentzioa, elikadura egokia bidez
    • Dieta orekatua eta gomendio orokorrak
    • Ariketa fisikoa eta psikikoak
    • Gizarte-harremanak, ingurumen social eta afektibo aldaketetara egokitzeko zailtasunak , bikotea berraurkitzean... sexualitatea... 

    Jendeak parte har zezan, Amagoiak proiektatu zituen memoria lantzeko ariketa batzuk, jokuak, hitzak osatzen, ...

    Bizi osasuntsua izateko oinarrizko puntuak :

    • Gizarte trebetasunak landu : entzun... enpatia sortu...  positiboak izan... galderak egin....
    • Loturak sortu : gizarte-sareak sustatu... elkartu... pertsonen harteko harremanak landu... ongizate emozionala lortu...
    • Parte hartu : gizarte bizitzan parte hartu...

    100 urte bizitzeko kontuan izan beharreko puntuekin eman zion amaiera :

    • Ahaztu zure adina eta ez urdurik jarri
    • Behar bezala elikatu, ez gehiegi
    • Gutxienez zazpi ordu lo gauero
    • URA edan, beste edozein erari baino hobeto.
    • Gogoa izanez gero, 20 minutuko siesta egin arratsaldean.
    • Ariketa fisikoak egin
    • Diruari balore justua eman, serbitzari ona da baina maisu txarra
    • Arrazoi guztia dezula uste dezunean, gutxigo eztabaidatu
    • Ahal dezun guztian, barre edo irribarre egin, zenbat eta gehiago hobe.