• 28
    AZA
    2013
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Irailean egin genuen lehenengo mobilizazioa eta orain berriro deitzen degu datorren ostegunerako. PENTSIOEN DEFENTSAN kalera atera beharra dago. Gazte eta heldu, mugitu gaitezen!

    Pentsioen defentsan kontzentrazioa ostegunean Zaldibiako plazan
    Irailean egindako kontzentrazioa

    Pentsio Sistemaren Erreformaren aurrean gure erabateko desadostasuna agertu nahi degu.

    Murrizketez gain, pentsiodunak gaur egun langabezian dauden seme-alaba eta biloben karga ere jasotzen degu.

    Pentsioak ikutu aurretik, badago zeregina:  zerga iruzurra, pentsio sistemaren defizita baino askoz handiagoa da!

    Gure pentsioak defendatzen ari gara, baina guztien gainetik, etorkizunean gure seme-alaben eta biloben pentsioak.     HAUEK DIRA GURE ESKARIAK :

    • Langileak kotizatzean diru sarrerak sortzen dituzte ……....  LANPOSTU GEHIAGO ORAIN !
    • Laguntza eta soldaten murrizketarik ez ……...   HANDITU DIRU SARRERAK !
    • Langileei kobraturiko zergak…....... PENTSIO SISTEMA MANTENTZEKO ERABILI !
    • GAURKO gure pentsioak defendatuz ….  BIHARKO gure seme-alaba ta biloben etorkizuna defendatzen dugu !
    • Pentsio-fondoa, Espaiñiako Zor Publikoan inbertitzea......ARRISKUTSUA eta ONARTEZINA da.

    GURE BOTOAK ZUEN EKINTZEN BAITAN DAUDE!!!

    Azaroaren 28an, arratsaldeko 19etan, Euskal Herriko udaletxe guztien aurrean !!
     

Boletina

ZaldibiaTB