• 05
    URT
    2014
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Egun berezia izan zen abenduaren 27a. Gure inguruan oso maitatua den Patxi Iraola bertsolaria omendu genuen.

    Ekitaldia, Iztueta Dantza taldeko dantzarien ongi etorriko aurreskuarekin hasi zen.  Beraiek jarri zioten buruan ongi irabazia zuen txapela, Beti Gaztek eskainia.
     

    Patxi Iraolari esker onez

    Laburpen txiki bat egin zen Patxik bertsolari bezala egindako lana gogoratu eta bere bizi osoan ingurukoei emandako zerbitzu eta lan ona eskertuaz.

    Bera da Beti Gazteko hainbat irteeratan bazkalondoak alaitzen diguna, Joxe Larrarte eta Lizaso-rekin batera.

    Inaxio Goenak eman zion hasiera afal aurreko bertso-saio motxari eta ondoren mahaia osatzen zuten beste bertsolariak jardun zuten, Igartzabal, Aranburu, Altzo Txiki eta Aitor Irastorza gaztea. Tartean Rufino anaiak ere eskaini zion prestatuta ekarri zuen bertsoa.

    Daniel Beloki eta Xeto Garmendiak ere parte hartu zuten eta punttu berezi bat ezarri zioten ekitaldiari bere kantuekin, gitarra eta ahoko-soinuaz lagunduta.

    Beti Gazteko lokala gainezka, nabaritzen zan bertsolarien arteko konplizitate-ironi punttua, umore ederra,  giro ezin hobea, egun borobila.

    Bukatzeko, oroigarri bat entregatu zion elkarteko lehendakaria den Juanita Muruak eta horrela dio bertan idatzitako bertsoak :

    Oleiko Patxi dugu
    jatorra, zuzena
    bertsozko dohaiez at
    aurrerakoi sena
    pertsona argi batek
    berez dakarrena.
    Beti Gaztek eskaintzen
    dizugu omena
    litekeena zugatik
    jartzea izena.

    ESKARRIKASKO PATXI !

    LOTURA: Argazki galeria