• 22
    URT
    2016
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Ostirala urtarrilak 22an arratsaldeko 17:15etan Karrerane kultur etxean burutuko dugu urteko batzar orokorra. Hemen dituzue deialdiaren xehetasunak:

    Beti Gazteko urteko batzar orokorra

    OHIKO BATZAR OROKORRA

    Honen bidez, Beti Gazte Elkarteko bazkide guztiei urteko batzarrera dei egiten diegu:

    Eguna : Ostirala, urtarrilaren 22an
    Ordua : 17:00 (1. deialdia) eta 17:15 (2. deialdia)
    Lekua : Kultur Etxea, 2. solairuan

    GAI ORDENA :

    • Aurreko akta irakurri eta, hala badagokio, onartzea (eskuragarri bulegoan).
    • 2015.urteko kontuen aurkezpena eta, hala badagokio, onartzea (eskuragarri bulegoan).
    • 2015. memoria. Urte osoan gauzatu diren ekintzen laburpena
    • K u o t a k. 
    • 2016. urterako aurrekontuak eta aurreikusten diren jardueren txostena.
    • Eskariak eta galderak.

    Zaldibian, 2016ko urtarrilaren 9an

    Lehendakaria