• 17
    IRAI
    2017
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Irailaren 17an, Jubilatu eguna
    2016ko Jubilatu eguneko argazkia

    Geure artean ditugun bertsolariak animatuko dute eguna, txisteak, kantuak..... Txartelak , dagoeneko  eskuragarri  daude Beti Gazteko bulegoan.

    Zaldibiko Zubi Buru Elkarteko "gazteak" izango ditugu gurekin beti bezala. Beraiek arduratuko dira bazkaria antolatzeaz.

    Ohitura den bezala, jubilatu edadetuenak omenduko dira bertan. Iaz ospakizun berezia izan zen eta aurten ere horrela izango da, Zubi-ondo tabernako Joxepa Etxeberriak 104 urte beteko ditu irailaren 10ean.

    Egitaraua :

    •  11:00 Meza Zaldibiako jubilatu zenduen oroimenean
    •  14:00 Jubilatu bazkaria Zubi Buru elkartean

    BAZKARIKO TXARTELAK dagoeneko eskuragarri daude Beti Gazteko bulegoan.