• 19
    MAR
    2012
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    BETI GAZTE jubitatu elkartea inoiz baino indartsuago eta zergatik ez esan gazteago agertu zen igandeko ekitaldian, hemen dituzue kronikatxoa eta argazkiak.

    Goizean Elizkizuna izan zuten elkarteko bazkideak oroitzeko eta jarraian kalejiran joan ziren Zaldibiako Herri Antzokiraino.

    Herri Antzokia txiki geratu zen bertaratu zirenen kalterako eta ordu bete inguru iraun zuen ekitaldian askok zutik egon behar izan zuten. Denera 150 herritar baino gehiago bertaratu ziren prestaturiko ekitaldiaz gozatzeko.

    Beti Gazte elkartearen sorrera gogoratu eta osatu zutenak aipatu hasi zen ekitaldia.

    Arretxeko Antonio gogoratuz jarraitu zuten ekitaldia, Aitor gazteak aurketu zuen. Inaxioren bertsoak eta kantuak lagun bideo polit bat eman zuten garai zaharrak gogoratuz. Jarraian bertsolariek gozatu zuten giroa.

    Berak asko uste gabe, Juanita Murua gaur egungo BETI GAZTE elkarteko lehendakaria igo arazi zuten eskenatokira. Bertan bertsoak eta esker oneko hitzak izan zituen egindako lanagatik eta bere biloben eskutik jaso zuen lore sorta bikainak malko batzu ere kendu zizkion.

    Maria Dolores Beti Gazte elkarteko juntakideak hartu zuen hitza, jubilatuak elkartera gonbidatu eta bazkide egiteko gonbitea luzatu zien. Bai eta eskerrak eman ekitaldiaren antolakuntzan jardun zutenei hala nola Zaldibiako Udalari Beti Gazte elkarteko eraberritze lanak eta eskainiriko laguntzagatik.

    Dantzarien ondoren Beti Gazte elkarteak abian jarri duen abesbatzaren txanda izan zen eta bertaratu zirenekin batera Zazpiak ohial batetik abestuaz amaitu zen ekitaldia.

    Joan bezela plazara itzuli ziren bertaratuak baina aurrez sarreran hainbat opari banatu zituzten jubilatuen artean.

    Beti Gazte tabernan jende andana pilatu zen irekiera ematerakoan eta nola ez Juanita Muruak moztu zuen inagurazio zinta.

    Jarraian denak batera tropelean sartu ziren tabernara, bertako mokadu eta pintxoez gozatzera. Han ziren zain, Lurdes eta Txori hemendik aurrera tabernako arduradun berriak.

    ARGAZKI GUZTIAK ikusteko sakatu hemen.

    2020, otsaila
    As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
         1
     
    2
    3
     
    45
     
    6
     
    78
     
    9
     
    10
     
    1112
     
    1314
     
    15
     
    16
     
    17
     
    181920
     
    21
     
    2223
     
    2425
     
    2627
     
    2829
     
     
           

    >> Hurrengo ekitaldiak

    Boletina

    ZaldibiaTB