• 22
    MAI
    2012
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    BETI GAZTE elkarteko hurrengo irteera LIZARRAra antolatu dugu. Maiatzak 22, asteartean egin asmo dugu eta irteerako txartelak salgai daude Beti Gazte tabernan.

    EGIRATAU OPAROA ANTOLATU DUGU:

    HAMAIKETAKOA
    BISITA GIDATUA:
    trufaren interpretazio gunea
    interes handiko monumentuak
    BAZKARIA: HOTEL IRACHEN
    Bingo + opariak + dantzaldia

    IRTEERAKO TXARTELAK SALGAI:

    Apirilaren 29tik salgai daude irteeran parte hartu nahi duen guztientzako txartelak. Autobus bat atera asmo dugunez, 60 txartel izango dira eskura eta maiatzaren 15arte Beti Gazteko bazkideek izango dute izena emateko lehentasuna. Data hori igarota izena eman ahalakoa izango da, autobuseko 60 eserlekuak bete arte.

    SALNEURRIAK:

    Beti Gazteko bazkideentzat 27 euro

    Bazkide ez direnentzat 30 euro

    IRTEERA eguna eta ordua:

    Maiatzak 22 asteartea, goizeko 8:30etan abiatuko da autobusa Zaldibiako plazatik.

    LIZARRARI buruzko informazioa laburpena

    Lizarrako merinaldeko erdigunean aurkitzen da, Ega ibaiaren ondoan, Peñaguda, Gazteluen Gurutzea, Santa Barbara, Belastegi eta Montejurra  mendiez inguraturik.

    13.000 biztanle inguru ditu. Nafarroako hiri politenen artean aurkitzen da bere Erdi Aroko monumentuei esker eta harridura sortzen duena : : merkataritzan duen bizitasuna, osteguneko merkatua, musika eta antzerki zaletasuna, bai eta gastronomia zaindua ere.

    XV. mendean "Estella la bella" (Lizarra ederra) esaten zitzaion gaztelaniaz eta, gaur egun, oraindik ere indarrean dago atsotitz hori. Ikustekoak dira hiri erromaniko honek dituen jauregiak, jauretxeak, elizak, komentuak, zubiak eta eraikin ederrak. Multzoaren edertasuna ikusita, "Iparraldeko Toledo" deitu izan zaio.

    Bere kokapena dela eta, oso ondo komunikatua dago Gasteiz, Logroño, Zaragoza, Donostia eta Iruñarekin. Iparraldeko Nafarroa heze eta hegoaldeko Nafarroa lehorraren arteko trantsizio lurretan kokatzen da Lizarra, eta ondorioz, elkargune eta merkataritza gunea izan da historian zehar.

    Bere kaleetan erromesak eta bisitariak topatuko dituzu, den-denak frankoen eta judutarren karrika zaharrak ezagutzeko irrikan, eta lehen eskutik ikusiko duzu zeinen egia den oraindik ere Americo Picaud izeneko jaun hark XI. mendean esandakoa: "Lizarran ogia ona da, ardoa ezin hobea, ausarki dago haragia eta arraina, bai eta zoriontasun mota oro ere".

    Lizarrako Merindadearen erdian, haizetik babesten duen muino sorta baten erdian, hiri alai eta abegitsu hau aurkituko duzu. Denetarik eskaintzen dio bisitariari: historia eta artea, merkataritza bizia, gastronomia goxo-goxoa, kultur programazio oparoa eta usadio ederrak.

    Hiri osoa dago Donejakue bidearen eta judutegiaren eraginaz zipriztindua. Nafarroako judutegirik handiena izan zen Tuterakoaren eta Iruñekoaren ondotik. Errege Antso Ramirezek sortu zuen 1090ean eta XII. eta XIII. mendeetan izan zuen bere goren aldia.

    LOTURA: Lizarrari buruzko informazio bilduma.