• 04
    IRAI
    2012
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Irailetik Zaldibia kantuz asteartero

    BETI GAZTE taldearen inguruko hainbat herritar bildu gara kanturako gogoz. Herrira zabaldu nahi dugu eta kanturako gogoa duen orori lekua eskaini.

    Ez gara abesbatza profesionala eta ez dugu izateko asmorik ere. Lagunartean, atzoko eta gaurko abestiak ikasi eta abestuz gozatzeko nahiak bildu gaitu.

    Momentuz, abestiak ikasi eta entsailu lanean gabiltza. Ahotsak fintzen ditugunean, noiz behinka herrira atera nahi dugu abestera. Horretarako prestatzen gabiltza.

    Abesteko gogoz bazaude, zatoz asteartero biltzen gara abesteko.

    ASTEARTERO iluntzeko 18:00etatik aurrera Karreane kultur etxean aurkituko gaituzu.

    Aurten, dantzan egiteko aukera ere izango dugu. Dantza egokiak, noski. Iztueta Dantza Taldeko pertsona batek erakutsiko digu.

    Deialdia irekia da, agertu zaitez aipatutako orduan eta hitz egingo dugu.

Boletina

ZaldibiaTB