• 31
    MAI
    2012
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Azken irteera iparraldeko Nafarroa heze eta hegoaldeko Nafarroa lehorraren arteko lurretan kokatzen den LIZARRAra izan da.

    Irteera hau Maiatzean 22n egin zen eta 41 pertsona ginen denera.

    Hotel Iracheko Oskar Perez-ekin antolatu zen ibilaldia. Ohi den bezala, goizeko 8:30 tan irten zen autobusa Zaldibiatik eta 10:30, hamaiketakoa Hotelean egin ondoren, hasi genuen ibilaldi gidatua.

    Lehenengo geldialdia Centro de Interpretación de la Trufa izan zen.

    Museo hau nahiko berria da, 2007ko Martxoan inauguratua. Trufaren munduko ikuspegi orokorra eskaintzen du, trufa zer den eta nola landu.

    Bere barnean, panel didaktikoak, proiekzio gela, proiekzio multimedia bat, mikroskopio, lupa, tresna interaktiboak etab... ditu eta bukaeran amaierako film labur batean, aditu batek trufa nola bilatzen zuen erakutsi ziguten.

    Trufaren mundu misteriotsuetaz ikasi dugu. Lurpeko onddo bizi zenbait landare sustraieri lotutako sinbiotiko bat (mycorrhizal) dela. Museo hau, trufa beltzari eskainia dago, sukaldean “diamante beltza” bezala ere ezaguna da.

    Trufa mota hau, eremu naturalean  hazten da. Nafarroko Lokiz-eko mendizerrako ingurugiro baldintzak, trufa garatzeko eta  ugaltzeko ezin hobeak dira.

    Gaur egun, gastronomian duen balio handi hori, goi mailako sukaldaritzari loturik dago, baina konturatu beharko genuke gure etxean gozatzeko moduko osagaia dela.

    Ondoren, “iparraldeko Toledo” deitzen dioten LIZARRAko hiri erromanikok dituen jauregi, eliza era eraikin ederrak ikusteko aukera izan genuen, Egia familiaren jauregia (XVI), Fray Diego etxea (XVI. mendeko jauregi platereskoa), kale nagusian dauden etxe armarridunak…

    Judutarren kaleetatik ibili ginen eta  erromesak eta bisitariak topatu genituen baita ere.

    Ikusi genituen leku eta gauza aipagarrienak: :

    Nafarroako errege-erreginen jauregia.
    Eraikin erromanikoa, XII. mendeko bigarren erdian egindakoa. Espainian, estilo honetako eraikin gutxi daude. Aipagarriak dira bere kapiteletako apaingarriak, Roldan eta Ferragut erraldoiaren historioa kontatzen dutenak.

    Eraikin erlijiosoen artean, San Pedro Lizarrakoa elizaren aurriak (Erdi Arokoa). Ez genuen barnea sartu eta bisitatzeko aukerarik izan, berrikuntza lanetan ari zirelarik. Datorren urtean saiatuko gara.

    Karlisten museoa: Espainiako hiru Karlistaden eta "Espainiako Gerra Zibila" izeneko laugarren baten aztarna jasotzen du.

    500 urte igaro dira Nafarroako erresuma Gaztelakoak inbaditu zuenetik eta naiz eta ez ginen bertaratu, hemen Gazteluen irudia, herriaren gaineko haitzean, gaur egun oraindik ere "Gazteluen Gurutzea" izena duen lekuan.

    Ondoren, Hotel Irachen bazkaldu genuen eta bingo, dantza eta opariak eskaini ziguten.

    Gertaera berezia: 6 pertsonak batera kantatu zuten LINEA!.
    Noski, denak jaso zuten bere oparia.

    Bazkal ondoren solasaldian egon eta dantza saio ederra egin ondoren,  itzuli ginen etxera, inongo arazorik gabe.