• 11
    EKA
    2012
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Beti Gazte elkartearen bigarren irteera ekainak 11, astelehenean izango da. Bizkaiko Gernika eta Bermeo herriak bisitatuko ditugu.

    Antolatu dugun EGITARAUA:

    Goizean : GERNIKA

    Gernikako azoka
    Udaletxea eta Foru Enparantza
    Bakearen monumentua
    Bisita gidatua
    Gernikako Juntetxea

    Bazkaria : Kamiñoko Jatetxean

    Arratsaldean : BERMEO

    Bermeoko portua eta alde zaharra
    Bisita gidatua
    - Arrantzalen museoa

    IRTEERAKO TXARTELAK SALGAI daude dagoeneko Beti Gazte bulegoan parte hartu nahi duen guztientzako.

    Autobus bat aterako da, beraz, 60 txartel izango dira eskura eta ekainaren 7arte Beti Gazteko bazkideek izango dute izena emateko lehentasuna. Data hori igarota izena eman halakoa izango da, autobuseko 60 eserlekuak bete arte.

    SALNEURRIAK:

    • Beti Gazteko bazkideentzat 27 euro
    • Bazkide ez direnentzat 30 euro

    IRTEERA eguna eta ordua:

    Ekainak 11 astelehena, goizeko 8:30etan abiatuko da autobusa Zaldibiako plazatik.

    ERANSKINA: Txosten honetan irteeraren inguruko informazioa aurkituko duzue.