• 29
    EKA
    2012
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Larraitzera irteera antolatu dugu ekainaren 29rako
    3. irteera Larraitza

    Larrunarri edo Txidoki mendiaren itzalpean dagoen Abaltzisketako auzo onetara urtero egiten da irteera bat. San Pedro-tan ospatzen dira bertako festak eta aurten, egun berean egingo da, Ekainaren 29n.

    Elkarteak oso garrantzitsua jotzen du irteera hau Zaldibiako jubilatuentzako, izan ere, gertu dagoenez, mugikortasun arazoak dituztenak ere bertara hurbiltzeko aukera izango dute.

    Elkarte barnean baditugu bertsotan adituak diren kideak eta ekitaldi honetan parte har dezaten animatzen ditugu, festa giro berezia ekitaldiari emanez.

    Larraitz-Abaltzisketarainoko pasealekua ibilbide egokitua dago,  Larraitzeko ermitan hasten da eta gurpildun aulkientzat eta ibiltzeko zailtasunak dituztenentzat egokia. Panorama zoragarriak ikusteko aukera izango dugu.

    EGITARAUA ondorengoa izango da :

    Meza Larraitzeko Ama Birjinaren baselizan

    Meza Zaldibiko jubilatuen oroimenean

    Ibilaldia pasealekutik Abaltzisketarantz

    Larraiztik Abaltzisketa aldera

    Bazkaria Larraitz-gain jatetxean. Menua:

    Arrain zopa

    Legatza frijitua

    Solomiloa

    Tarta + izozkia + txanpan kopa

    Kafea

    SALNEURRIA:  28€ aurreko urteetako prezio berdina

    IRTEERA eguna eta ordua:

    Ekainak 29, ostirala

    12:30etan abiatuko da autobusa Zaldibiako plazatik.

    TXARTELAK SALGAI DAUDE Beti Gazte tabernan ekainaren 12tik aurrera.

Boletina

ZaldibiaTB