Gure bigarren irteera Busturialdeko eskualdean kokatua dagoen Gernika-Lumo Bizkaiko udalerria izan da. Arratsaldea berriz, Bermeon igaro genuen. Irteera hau ekainaren 11n egin genuen eta 60 pertsona ginen denera.
Bazkaria KAMIÑOKO Jatetxean egin genuen, Muruetan, bi herrien artean dagoen erretegian.
Goizeko 8:30 tan irten zen autobusa Zaldibiatik eta 10:00 Gernikan hasi genuen ibilaldia Gernikako azokatik.
Lehenengo geldialdia, Gernikako Azokan. Euskal Herrian geratzen diren azken merkatu tradizionalenetakoren topaketa egiten da astelehen guztietan. Azokan biltzen dira bertako eta inguruko saltzaile-erosleak baserriko produktuak salerostera.
Jendea alde batetik bestera, postuz postu, kalean gora eta kalean behera. Fruta eta barazkiak erosteko inbidia galanta, txokolateak, goxokiak……. . Produktu onenak eskaintzen zituzten postuetan. Batzuk ez zuten aukerarik galdu.
GERNIKAKO BATZAR ETXEA
Bisita gidatua egin genuen Mendeetan zehar bizkaiko herrien batzarlekura izan denera.
Antzinen, Eleizateek ordezkariak bidaltzen omen zituzten Gernikara Jaurerriaren arazoez eztabaidatzeko. Haritzaren azpian biltzen ziren eta Bizkaiko Batzar Nagusiak bezala ezagutzen ziren. Juntetxea eta Gernikako arbola, Euskal Herri guztiko herrialdeen topagune eta euskaldunen ikurrik adierazgarrienetakoa da.
Gernikako Arbolaren inguruan eraikin ugari sortu zituzten eta 1826an egungo Juntetxea eraikitzen hasi ziren. 102 urteko etenaldiaren ostean, 1979. urtean berriz hasi ziren Batzar Nagusiak egiten.
Egun, Juntetxea Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza da. Arbola, Batzarrak egiten diren aretoa eta Batzarren historiarekin zerikusia duten artelanak eta bestelako objektuak biltzen dituen gela ikusteko parada eskaintzen du.
Gernikan ikusi genituen gauza aipagarrienak, nahiz eta astelehena zenez, museoak bisitatzeko aukerarik ez izan :
D. Telloren monumentua eta Bakearen museoa
Gudarien oroimeneko murala
Andra Maria Eliza
Europako Herrien parkea eta Chillida eta Henry Mooren eskulturak
Bazkaria Muruetako KAMIÑOKO Jatetxean egin genuen. Euskal baserri tipikoa. Ugaritasuna eta kalitatea aipatu behar ditugu.
Arratsaldean Bermeora hurbildu ginen. Gure denbora, Portu Zaharra, arrantzale museoa, iturri biak, inguruetan pasatu genuen.
Paseo ederrak eman ondoren, inongo arazorik gabe itzuli ginen etxera.
Iruzkinak
Egin zure iruzkina
Boletina