Pasa den otsailaren 15ean seguritate sozialeko sistemak estaltzen dituen jubilatu, pentsionista eta aurre jubilatuen batzorde batek ekimena aurkeztu zuen Estatuko diputatuen kongresuan.
Egitasmo honekin 2011an pentsioak izozteko harturiko erabakia bertan behera utzi nahi da. Gainera 2011an izoztutako pentsioen eguneraketa eskatuko da.
Estatuko kongresuan egitasmoa aurrera atera dadin 500.000 sinadura behar dira. Aurre onarpena baduen arren sinadura kopuru hori behar dugu PPren gobernuak 2010ean pentsioak izozteko erabakia bertan behera utzi dezan.
Egun bizi ditugun garai latz hauetan eta etortzeko dauden zailagoen aurrean, elkarturik ekiteko garaia da. Guztion etorkizuna jokoan dago.
Bi egunetan mahaia jarriko da, Beti Gazte tabernaren aurrean, sinadura bilketa hau egiteko :
UZTAILAK 1 IGANDEA
UZTAILAK 8 IGANDEA
San Pedro eguneko irtenaldia dela eta, datorren ostiralean hurbiltzen diren guztiak sinadura Larraitzean emateko aukera izango dute.
Oharra: Sinadurak baliogarriak izatearren ezinbestekoa izango da NAN ekartzea.
Iruzkinak
Egin zure iruzkina
[Zaldibia Zero Zabor]: Goierriko ZZ Mundumob ekimenean parte hartzeko deia goierritarrei
[Zaldibiako Udala]: Trafiko oharra: Ekainak 1 larunbata auto lasterketa Zaldibian
[Sortu Zaldibia]: Herriko tabernen auzia dela eta kontzentrazioa ostegun honetan
[Kultur Etxea]: 2013ko Santa Fe festak antolatzeko lehenengo bilera
[herritarron txokoa]: Gure esku dago jaialdia!
[Zaldibia Zero Zabor]: Erraustegia betiko bertan behera uztea eskatzeko manifestazioa
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Boletina