• 16
    UZT
    2012
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Larraizko irteerako kronika
    Larraitzko irteerako partaideak

    Gure hirugarren irteera Abaltzisketa udalerriko auzoetako batera izan zen, LARRAITZera

    Irteera hau, aurreko urteetan bezala, San Pedro egunean egin genuen eta denera 50 pertsona hurbildu ginen.

    Guretzako hain ezaguna den auzo hau, Txindoki mendiaren itzalpean dago. Larraitz da mendi honetara igotzeko abiapuntu denetan ohiko eta ezagunena.

    Larraitzeko baseliza (Nuestra Señora de los Remedios izenez ere ezaguna) Txindoki (1.346 m) mendiaren magalean dago, ingurune zoragarri batean.

    XVIII. mendeko eraikina da eta Ama Birjina gurtzen da bertan. Barruan, Ama Birjinaren taila gotiko bat ikus daiteke ezker besoan umea duela. Inguruko baserritarrek eta artzainek jauresten dute, betidanik mirariak egiten dituela uste izan dutelako.

    Jende ugari egoten da udan eta asteburuetan inguruan, aisialdirako dituen mahai eta eserlekuetan.

    Urtean behin, San Pedroren omenezko jaien aitzakiekin, erromeria handi bat ospatzen da bertan.

    Larraitz, Aralar Parke Naturalaren sarrera da eta mendigune garrantzitsu baten kokatuta dago, altuera, luze-zabala, lurraren erabilera eta naturaren balorearen aldetik. Hau horrela izanik, mendizaleak eta ibiltariak maiz etortzen dira. Bere tontorren artean Ñañarri edo Txindokikoa bereizten da (1.346m), Euskal Herriko tontor garrantzitsuenetako bat.

    Mendigune barrualdea larrerako, "latxa" ardiarentzat erabiltzen da era estentsiboa bidez. Artzaintza bizi modu hau milaka urtetatik dator eta hau?frogatzeko monumentu megalitiko multzo asko daude: dolmenak, tumulu, kromletx eta menhirrak.

    Ohiturak

    San Pedro egunean, erromeri izugarria egiten da eta oso ohikoa da inguru honetan, bertsotan aritzea. Bertsolari ospetsu asko joaten da urtean zehar bertara. Horietako bat, bere garaian, Lazkao Txiki izan zen.

    ZUHAITZ ARTEAN

    Ermita aurrean gazteei zuzenduriko HITZALA parkea dago, hiru zirkuitutan banatuta. Bertan gazteek? hainbat joko ezberdinez gozatzeko aukera daukate (nepertar zubia, tirolinak, zabuak?). Gazte abentura zaleentzako ezin hobea.

    Larraitz - Abaltzisketa Ibilbide irisgarria
     

    Ibilbide xamur honek Larraitz auzoa Abaltzisketako hirigunearekin lotzen du eta gurpildun aulkientzat eta ibiltzeko zailtasunak dituztenentzat egokia da.

    Bi begiratoki daude panel panoramikoekin, Aralar Parke Naturalak eta inguruak eskaintzen dituen ikuspegi ederrez.

    Paneletan, inguru honetako gai esanguratsuenak azaltzen dira: artzaintza, etnografia, ornitologia, mitologia... Ibilbide honek paseatzeko aukera ederra eman zigun

    Ondoren, Larraitz-gain jatetxean bazkaldu eta solasaldian egon ginan. Asko izan ziren kartetan jolastea animatu zirenak.

    Ilunabarrean, arazorik gabe itzuli ginen etxera.

    LOTURA: Argazki galeria osoa