• 24
    UZT
    2012
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Opor aurreko irteera Baztan-Elizondora izan zen. Irteera hau uztailaren 24n egin zen eta denera 53 pertsonak parte hartu genuen.

    Baztanera egindako irteeraren kronika eta argazkiak
    Irteeran parte hartu zutenen argazkia

    Baztan harana Nafarroako Udalerririk zabalena da, Pirineoan kokaturik, 847 kilometro karratuko eremua hartzen duelarik. Kultura eta ohituretan aberatsa, sakonean barneratutako folklorea du, sukaldaritza izugarria eta beren herrietan arkitektura herritarra jauregiekin nahasten da.

    Bertan 15 herri dira, hiriburua Elizondo eta antolakuntza administratiboa Batzar Orokorraren esku dago. Elizondon kokatzen da Ibarrako Etxea, udalerriaren egoitza administratiboa eta Iruñetik 50 km-ra dago. Bost auzo ditu: Antzanborda, Beartzun, Berro, Kinto eta Etxaide.

    BAZTANDARREN BILTZARRA :  Uztailaren 22an ospatu da Elizondon 2012ko Baztandarren Biltzarra. 1963n ospatu zen lehendabiziko aldiz eta aurten 49. edizioa bete du. Orgak dira festaren osagarri nagusia eta guztien artean Baztango erradiografia eskaintzen dute.

    BAZTANGO JORGE OTEIZA MUSEO ETNOGRAFIKOA - JAVIER CIGA BILDUMA. Gure bisitaldia Baztango Jorge Oteiza Museo Etnografikoan hasi genuen, 2003ko apirilaren 14n irekia. Museo hau Elizondoko herri gunean kokatuta dago, 3 solairuko etxe zaharrenetako batean, Puriosena etxean edo “mairuen etxean".

    Baztango Museo Etnografikoak bere ibarreko memoria gordetzearren, Nafarroako mendebaldeko Pirineoetako bazter berde  horiei tinko lotuta dauden ohiturak eta usadioak biltzen ditu.  Zaharberritze handi baten ondoren, museoak Javier Cigaren 60 margolan biltzen ditu, balio handikoak. Ciga da XX. mendeko lehen erdiko Baztan ibarraren errealitatea hobekien islatu zuen pintorea.

    Beheko solairuan hilarri bilduma txiki bat, hildakoen oroimenezko harriak, uztarriz lotutako bi idi, bizkarrean oihalak dituztela, baita ere,  usadiozko lanbideak eta erabiltzen zituzten lanabesak. Lorategian, lanabes bilduma osoa dago ikusgai: goldeak, gurdiak, ibarreko monumentu megalitikoei buruzko gune bat eta  zaindari baten gisara, Soalar erraldoi zutarriak museoko gauzen bilduma babesten du (4,5 m altuera eta 3 tona pisua).

    Lehenbiziko solairuan, Bertan, Baztango berezitasun administratiboaren inguruko piezak aurkitzen dira, baita erlijio, folklore, kirol, janzkera eta elikaduraren ingurukoak ere. Aipatu beharrekoak dira aspaldian Batzar Nagusia biltzen zen salako zizeiluak, pilota jokoarekin loturiko tresnak, esnea biltzeko eta tratatzeko hainbat ontzi eta kandelak egiteko prozesua azaltzen duen muntaia txikia. Solairu honetan ikusgai daude baita XX. Mendeko Baztango logela eta sukalde baten ereduen irudikapenak.

    Bigarren solairuak J. Cigaren margo erakusketa zabala biltzen du, familiako erretratu, Baztango paisaia eta jendeei buruzko artelanekin. Museo honetan islaturik ageri dira, besteak beste, arotzak, iruleak, larrukigileak eta kupelgileak.

    Galeria etnografiko horren izenak Jorge Oteiza euskal eskultorea omentzen du.  2002an, "Amatasuna" deitzen zaion lana dohain eman zion museoari. Elizondoko herritarrek, esker ona agertuaz, artistaren izena eman zioten museoari.

    Ondasun nabarmenak.   Herri honen berezitasunaren lekuko ikusi genituen  eraikinak, Puriosena edo Museo Etnografikoez gain : Arotzarena jauregia, Arizkunenea eraikina, Baztango Ibarreko Etxea (Udaletxea). Datue jauregia, etab.

    Herriko festak uztailaren 25ean ospatzen direnez, herriko zaindari Santiago Apostoluaren omenez, bezperan eman zioten hasiera festari 12:00ko “TXUPINAZO”ekin eta noski alde zaharreko kaleetatik ibili ginen. Ibilbide horretan antzinako xarma duten dendatan sartu eta bertako produktuak erosteko aukera ere izan genuen.

    Txokolate famatua.   dastatzeko aukera izan genuen. Ezin amaitu ibilbidea, Malkorra gozotegia bisitatu gabe, etxeko produktuetan eskaintza zabala dauka; pastelak, pastak, tartak, turroiak, opilak, izozkiak... eta gozotegiari ospea ekarri dion txokolatea “Urrakin egiña”.

    LESAKA

    Hotel Baztanen bazkaldu eta solasaldian egon ondoren,  arratsaldean, Lesakan egin genuen parada, Nafarroako ipar-mendebaldean dagoen Bortzirietako bigarren udalerri jendetsuenean (Bera da lehena)   Onin erreka, Bidasoaren ezkerraldeko adarra da eta udalerria gurutzatzen du, hiribildua bitan banatuz eta bere ura Bidasoa ibaira isurtzen du.

    Eliza, dorre eta eraikin aipagarriak :

    ZABALETA DORRETXEA, Lesakako udaletxearen atzealdean eta Onin errekaren alboan kokatuta, XV. mendean eraikia.

    BURDINAREN ETXEA, Burdina lantzeko antzinako moduen zehar ibilbide historikoa (Kultur etxearen obrak diela eta, denboraldi baterako itxita aurkitu genuen)

    KULTUR ETXEA, Lesakako karmeliten komentua moldatu eta Kultur Etxea egokituko da bertan (berritze lanetan)

    BORDIENEA, XVIII. Mendekoa (harrizko lan bereziak)
    Minyurinea edo Minguiena Dorrea, Lesakako eraikuntza zaharrena, XIV. mendekotzat jotzen da.
    San Martin de Tour eliza : Karmeliten Komentua, Arriola indianoak sortua, XVIII. mendean

    ZUBIGAINEKOA : Herriguneak bi zati ditu, Onin errekak bereiziak: Legarrea ekialdean, Pikuizelaia mendebaldean.Elkarren aurka liskarrean aritu eta gero, XV. mendean bake hitzarmena sinatu zuten antzinako bi auzo haiek; dirudienez, sute baten aurka guztiak batera aritu behar izanak bultzatu zituen bakeak egitera.  Bake hitzarmen haren adierazgarritzat, 15 ezpatadantzariek urtero San Fermin egunez zubi-gainekoa dantzatzen dute. Beheko plazan, harlauzazko zubiaren gainean (kapitainak) eta Onin errekaren alboetako karelen gainean (gainerako dantzariek).

    Elizondo eta Lesaka, biak herri zoragarriak. Elizondo festetan, jende ugari kaleetatik, alderantziz, Lesaka lasai aurkitu genuen.  Paseo ederrak eman ondoren, inongo arazorik gabe itzuli ginen etxera.

    ARGAZKI GALERIA OSOA

    • Elizondon Baztandarren biltzarra