• 17
    URT
    2012
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    BETI GAZTE

    Zaldibiako jubilatu eta pentsionista elkartea

    Herriko zahar edo adinduak badugu herrian txoko bat. Udaletxearen azpian dagoen lokalean elkartzen gara eta bertan urtean zehar zenbait eztabaida, solasaldi eta joku tarteak izaten ditugu.

    Urteko programan badira ekitaldi batzuk fijoak direnak; horien artean Euskal Herriko zenbait txokoetara antolatzen ditugun irteerak eta irailean, udarari agurra emanez herriko jubilatuak festa giroan elkartzen gara. Urteko data seinalatu batzuk ere ospatzen ditugu, Santa Lutzia, Santo Tomas,....

    Urtean zehar antolatzen diren bestelako ekitaldiak besteak beste honako hauek dira: osasunari buruzko gaien inguruan hitzaldiak, edota kultur gaiei buruzko solasaldiak,..... Lehiaketak ere izaten dira, batez ere kartetan: batzuk izaten dira herri mailan, eta Goierriko Zahar Egoitzen artean antolatzen diren ekitaldietan ere parte hartzen dugu, urteko mendi martxan, lehiaketetan....

    Jarduera guzti hauen finantziazioa, egoitzako kideen aportazioekin eta Zaldibiako Udalak urtean ematen digun diru laguntzarekin burutzen da.

    Orokorrean jardueretan jende askok parte hartzen du, eta hemendik aurrera ere lanean jarraituko dugu, denon artean denon gustokoa izango den programa aurrera ateratzeko.

      HARREMANA





    2019, ekaina
    As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
         1
     
    2
     
    34
     
    56
     
    789
    10
     
    11
     
    121314
     
    15
     
    16
     
    17181920
     
    212223
    2425
     
    2627
     
    2829
     
    30
     
           

    >> Hurrengo ekitaldiak

    Boletina

    ZaldibiaTB