• 12
    ABU
    2019
    Abuztuaren 19ko astean Udaletxea Itxita

    Abuztuaren 19tik 23ra ez da ohiko harrerarik emango Udaletxean, ezbehar bat medio. Erroldari dagozkion presazko ziurtagiriak 2. solairuan tramitatuko dira eta kale-brigadarekin lotutako gaiei 651 703 178 telefono zenbakian erantzungo zaie. Abuztuaren 26an udako ohiko ordutegian (astelehenetik ostiralera 9:00-15:00) irekiko da Udala.

  • 12
    ABU
    2019
    Jendaurreko agiriak

    Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean abuztuaren 5ean argitaratu zenez, Zaldibiako Udalaren 2019 urteko plantila organikoa eta lanpostu zerrenda, eta Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren 1. aldaketa puntuala jendaurreko erakusketa epean daude Udaletxean.

  • 10
    ABU
    2019

    Donostiako Aste Nagusiaren hasierarekin bat eginez, EH Bilduk manifestazioa deitu du larunbaterako, abuztuaren 10erako, Donostian, euskal errepublika libre bat aldarrikatzeko. Arratsaldeko 17:00etan abiatuko da Artzai Onaren plazatik. Zaldibiatik ere bertaratzeko deia egiten dizuegu. Gora goaz, euskal errepublikarantz!

  • 25
    UZT
    2019
    Zaldibiako Udaleko batzorde eta arloetan izen ematea zabalik

    Zaldibiako Udaleko batzorde eta arlo ezberdinetan parte hartzeko izen ematea zabalik dago uztailetik. Izena ematea udalera bertaratuz edo jarraian duzun taula beteaz burutu dezakezu.

  • 26
    UZT
    2019
    Atzera begira, aurrera egiteko

    Pasa den asteartean ospatu genuen ohiko osoko bilkuran, gaiordeneko puntuetako bat zen aurreko legegintzaldi amaieratik zetorren gai bat, Aztiriaga etxea birgaitzeko proiektuarena. Zaldibiako EH Bilduren udal-taldetik, honakoa adierazi nahi dugu, PNVk kaleratu duen idatziaren harira.

  • 24
    UZT
    2019
    Nafarroa erdialdeko uholde larrien aurrean, Zaldibiako Udalak onartutako akordioa

    Uztailaren 8an izandako eurite handiek eta Zidakos ibaiak gainezka egin izanak, bereziki, Nafarroako erdialdeko Tafalla, Erriberri, Puiu, Beire, Pitillas, Leotz eta beste hainbat herri kaltetu zituen. Gertaera hauen inguruko irakurketa egin eta hemen plazaratzen dugun akordioa hartu du Zaldibiako Udalak aho batez.

  • 24
    UZT
    2019
    Dantza saio bikaina izan zen jardueren azken egunean

    Amaitu dira 2019ko udako jarduerak. Azken eguneko festako argazkiak HEMEN dituzue ikusgai. Jardueretako talde-argazkiak, berriz, HEMEN. Uda ona izan!

  • 24
    UZT
    2019

    Aztiriaga etxeari buruzko Normen aldaketa proposatu zaigu udal plenoan.

    Orain gutxi onartu ziren Normak eta, egia esan, harritu egin gaitu segituan aldaketa planteatzea, hobe izango zen Normetan aurrez sartu izan bazen aldaketa hori.

    Hirigintza batzordea osatu gabe dagoenez, zuzenean eman zaigu plenoan sartu beharreko gaiaren berri, naizta dokumentua 2019ko martxokoa izan. Guk,  hamabost egun baino ez ditugu izan gaia aztertzeko. Beraz, 10 urte baino gehiagotan aritu gara Normak aztertu eta idazten, eta orain, oso denbora gutxi iruditzen zaigu hamabostaldia horrelako aldaketa bati buruzko gure irizpena emateko.

    Dena den, eta bote prontoan, gure ustez, proposatzen den aldaketarekin, funtsean aldatzen da Plan Orokorraren filosofia. Dimentsio handiko aldaketa da: etxe hori, eremu tradizionaleko marratik kanpo ateratzen da, aurreko fatxada izan ezik, eta ganbarako solairua eransten zaio, 243,60 m2 gehiago emanez eraikitzeko.

    Esan bezala, dimentsio handiko aldaketa da. 

    Zaldibiako EAJ- PNVk Aztiriaga etxearen Arauen Modifikazioen aurrean
  • 23
    UZT
    2019
    Piraguak, patinak eta eskalada

    2. mailatik 4. mailara bitarteko hainbat haur aritu dira asteotan kirol hauetan ere. Argazkiak HEMEN dituzue ikusgai.

  • 23
    UZT
    2019
    Ur jolasak, haurren gozagarri

    Uztaileko egun eguzkitsuak tarteko, ederki pasa zuten haurrek ur jolasetan. 2-3 urteko gelako eta 4-5 urteko gelako haurren argazkiak ikusteko, sakatu HEMEN. 1. mailatik 3. mailara bitarteko haurrenak HEMEN ikus ditzakezue. Eta 4. mailatik 6. mailara bitarteko haurrenak, berriz, HEMEN.