• 24
    UZT
    2019

    Aztiriaga etxeari buruzko Normen aldaketa proposatu zaigu udal plenoan.

    Orain gutxi onartu ziren Normak eta, egia esan, harritu egin gaitu segituan aldaketa planteatzea, hobe izango zen Normetan aurrez sartu izan bazen aldaketa hori.

    Hirigintza batzordea osatu gabe dagoenez, zuzenean eman zaigu plenoan sartu beharreko gaiaren berri, naizta dokumentua 2019ko martxokoa izan. Guk,  hamabost egun baino ez ditugu izan gaia aztertzeko. Beraz, 10 urte baino gehiagotan aritu gara Normak aztertu eta idazten, eta orain, oso denbora gutxi iruditzen zaigu hamabostaldia horrelako aldaketa bati buruzko gure irizpena emateko.

    Dena den, eta bote prontoan, gure ustez, proposatzen den aldaketarekin, funtsean aldatzen da Plan Orokorraren filosofia. Dimentsio handiko aldaketa da: etxe hori, eremu tradizionaleko marratik kanpo ateratzen da, aurreko fatxada izan ezik, eta ganbarako solairua eransten zaio, 243,60 m2 gehiago emanez eraikitzeko.

    Esan bezala, dimentsio handiko aldaketa da. 

    Zaldibiako EAJ- PNVk Aztiriaga etxearen Arauen Modifikazioen aurrean
  • 22
    EKA
    2019

    Joan den ekainaren  15en, eguerdiko 12:00etan  eratu zen Zaldibiako Udal Korporazio  berria, datozen 4 urteetan indarrean izango dena. Bertan alkate izendatu zuten Eztitxu Mugika Mariezkurrena (EHBildu) bere alderdiko aldeko sei botoekin eta EAJ-PNV alderdiko hiru abstentzioekin.

    Honela geratu da  osatuta udal  korporazioa ,  joan den maiatzaren 26eko hauteskundeen ondoren:
     

    ZALDIBIAKO UDAL KORPORAZIO BERRIAREN ERAKETA.
    GarbiƱe M, Estibaliz J, Agurtzane A, Eztitxu M, Unai B, Laida E, Mikel L, Jone G, Jon
  • 20
    EKA
    2019

    Zaldibiar hori, agur!

    Hasteko eta behin, eskerrik asko botoa eman diguzuen guztioi, gurekiko azaldu duzuen konfidantzagatik. Gure hauteskunde programan esaten genuen bezala, bizi garen herriaren alde lan egiteko prest gauden taldea gara, eta horrexegatik, ahalegin guztia egingo dugu horretan hutsik ez egiteko
     

    Eskerrik Asko Zaldibia

Boletina

ZaldibiaTB

Estekak