• 22
    EKA
    2019
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Joan den ekainaren  15en, eguerdiko 12:00etan  eratu zen Zaldibiako Udal Korporazio  berria, datozen 4 urteetan indarrean izango dena. Bertan alkate izendatu zuten Eztitxu Mugika Mariezkurrena (EHBildu) bere alderdiko aldeko sei botoekin eta EAJ-PNV alderdiko hiru abstentzioekin.

    Honela geratu da  osatuta udal  korporazioa ,  joan den maiatzaren 26eko hauteskundeen ondoren:
     

    ZALDIBIAKO UDAL KORPORAZIO BERRIAREN ERAKETA.
    GarbiƱe M, Estibaliz J, Agurtzane A, Eztitxu M, Unai B, Laida E, Mikel L, Jone G, Jon

    • Eztitxu Mugika Mariezkurrena (EHBildu)
    • Mikel Luloaga Aranburu (EHBildu)
    • Unai Beloki Garmendia (EHBildu)
    • Jone Garmendia Alcayaga (EHBildu)
    • Jon Luloaga Aranburu (EHBildu)
    • Laida elizegi Armendariz (EHBildu)
    • Garbiñe Mendizabal Mendizabal (EAJ- PNV)
    • Estibaliz Jaka Elorriaga (EAJ- PNV)
    • Agurtzane Ayestaran Amondarain (EAJ- PNV)

    Gure alderditik hauxe azpimarratu nahi dugu: korporazioa gehiengo emakumeek osatzen dutela, eta bereziki, gure alderdia ere emakumek osatua izatea, gehienbat. Horrez gain, alkate berria ere emakume izatea. Balioa eman nahi diogu, gainera, gizartean normaltasunez ikustea gertakari hori, eta horretan lanean jarraituko dugu, izan ere ,emakume, langile eta ama garen neurrian,  lan egingo dugu gure seme-alabek ez dezaten aldarrikatu beharrik izan emakumearen presentzia ardura postuetan, gauza normala bilakatuz.


    Eztitxu Mujika alkate berria zoriondu nahi dugu eta zortea opa  legealdi honetan. Horrekin batera hauxe eskatzen  diogu: izan dadila zaldibiar guzti guztion alkate. Hala izan dadila.
     

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.

Boletina

ZaldibiaTB

Estekak