• 16
    EKA
    2019
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Zaldibiako EAJ-PNV

    Zaldibiako Eusko Alderdi Jeltzalea 

    Herriaren aldeko langintza egiteko prest dagoen taldea gara. Herri honek, Zaldibiak, zein gure lurraldeak, etorkizunerako aukera izan dezan nahi dugulako. Gure hautagaiak pertsona arruntak dira, herritarren zerbitzura lan egiteko borondate irmoa dutenak. Batzuk hemen jaioak eta beste batzuk ez, gure gizarte kulturanitzaren isla hori ere. EAJ-PNVkoak batzuk eta independienteak beste batzuk. Lurralde Historiko honen alde konpromiso sendoa hartzeko gogotsu daudenak.


    Euskal Autogobernuak eta Euskal Erakundeek bete dituzten berrogei urteotan, Gipuzkoako udalerriek aurrerapauso itzela eman dute bai gizarte zerbitzuetan zein kultur eta kirol ekipamenduetan, garraioan, enpleguan… bizi-kalitatean, alegia. Euskal erakunde gehienak, udal zein foru mailakoak, EAJren eskutik garatu dira. Datozen belaunaldiak ongizatean bizi daitezen, garapen ekonomikoa bermatua izan dezaten lanean jarraitu behar dugu. Eraikitakoa oinarri harturik garatzeko eta hobetzeko ordua da. Erronka ugari ditugu aurretik eta EAJ prest dago. Ideia onak zein pertsona zaildu eta zintzoak ditugu horiek aurrera eramateko. Emaiguzu zure konfi antza eta ez dizugu hutsik egingo. Gero eta Zaldibia oparoagoa ikusteko ilusioak mugiarazten gaitu. Zuk mugiarazten gaituzu!


    Hurrengo lau urteetan abiatzeko moduko proiektuak burutzeko, hamaika ideia ditugu eskuartean. Gure zerrendan gauden kideok prest gaude. Herritarrenganako konpromisoa berretsi, hitza bete eta kudeaketa fi na eta gardena egiteko borondate onena daukagulako. Herriak behar duen bultzada ematea nahi dugu; arlo ekonomikoa eta soziala, politika publikoen ardatz. Jakin badakigulako, behar gehien dituzten pertsonen babes soziala, bizikidetza, berdintasuna, zahartzaro osasuntsua, ingurumena eta gazteentzat aukerak sortzea direla gure herritarren zenbait lehentasun. Eta baita gureak ere. Hori dela eta, arduraz eta zintzotasunez kudeatu nahi dugu, elkarlanetik, gai horiek guztiak aintzat hartuaz. Zaldibia sendo baten alde.

    HARREMANA





Boletina

ZaldibiaTB

Estekak