http://www.zaldibia.org/eaj-pnv/ http://www.zaldibia.org/eaj-pnv/

Zaldibiako EAJ-PNVren ataria

eu-ES Thu, 21 Nov 2019 01:56:52 +0100 3 Zaldibia.org http://www.zaldibia.org//images/logo.jpg http://www.zaldibia.org/eaj-pnv/ <![CDATA[Zaldibiako EAJ- PNVk Aztiriaga etxearen Arauen Modifikazioen aurrean]]> http://www.zaldibia.org/eaj-pnv/albisteak/4138/Zaldibiako_EAJ-_PNVk_Aztiriaga_etxearen_Arauen_Modifikazioen_aurrean/ Jakin badakigu, gaur egun indarrean dauden arauen arabera, eremu tradizionaleko etxe zahar askotan ezin direla gaur egungo beharretara egokitzeko moduko etxeak eraiki.

Gure taldeak zabaldu egin nahi du etxe hutsak berritzeko aukera, herria txukundu eta bizi berri bat emateko herri guneko hainbat eremuri.

Horregatik, proposatzen duguna eremu tradizional guztia berrikustea da eta, egitekotan, eremu tradizionaleko Arauen aldaketa egitea. Alegia, Aztiriaga etxea berritzeko jarri nahi diren baldintza berberak, gutxienez, ezartzeko azterketa egitea eremu tradizional guztiko eraikinetan.

Hartara, eremu tradizionalean, etorkizunean aurkez daitezke antzeko proiektuek ere, etxeak zaharberritzeko bideak irekitzeko oztopoak gainditu ahal izatea.

Berriz ere, inprobisazioa dugu laneko gidari , eta HAPO zerbait bada, hori gainditu eta ikuspegi orokor batetik lan egiteko tresna dugu.

Beraz, ezezkoa eman genuen proposatzen zen Arauen aldaketarako puntuari eta eremu osoko aldaketarako Arauen errebisioa ahalik eta azkarren egitea eskatu genuen.

Hirigintza batzordea irailean osatuko da printzipioz, eta ordura arte itxarotea proposatu dugu, eremu hori orokorrean aztertzeko eta etxe guztiek aukera berberak eduki ditzaten. Gainera, inguruko bizilagunek, edo beste norbaitek, alegazioak aurkezteko epea oporraldiarekin bat ez etortzea hobe dela iruditzen zaigu. Gaur aldaketa hau onartzen bada, Aztiriaga etxea eremu horretatik ateratzen da (aurreko fatxada izan ezik) eta eremu tradizionalean geratzen diren etxeak berritzeko proiektuak, EHBilduren borontatearen gain geratzen dira; beraz, norbaitek berritzeko proiekturen bat aurkezten badu, esan dugun bezala, EHBilduren borontatearen gain geratuko da. EhBilduren erantzuna hau izan zan: “Eremu hori aztertzeko kompromiso bat espero bagenun, ez genuela lortuko”. Ez dakiguna da gaur ez dugula euren kompromisurik edukiko edo ta iñoiz ere ez, ez zuten argitu ta…..Zaldibiako EAJ- PNVko Zinegotziak

]]>
Wed, 24 Jul 2019 11:02:17 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/eaj-pnv/albisteak/4138 Wed, 24 Jul 2019 11:02:17 +0100 2019-07-24 2019-07-24 0 4138 Zaldibiako EAJ-PNV
<![CDATA[ZALDIBIAKO UDAL KORPORAZIO BERRIAREN ERAKETA.]]> http://www.zaldibia.org/eaj-pnv/albisteak/4113/ZALDIBIAKO_UDAL_KORPORAZIO_BERRIAREN_ERAKETA./ • Eztitxu Mugika Mariezkurrena (EHBildu)• Mikel Luloaga Aranburu (EHBildu)• Unai Beloki Garmendia (EHBildu)• Jone Garmendia Alcayaga (EHBildu)• Jon Luloaga Aranburu (EHBildu)• Laida elizegi Armendariz (EHBildu)• Garbiñe Mendizabal Mendizabal (EAJ- PNV)• Estibaliz Jaka Elorriaga (EAJ- PNV)• Agurtzane Ayestaran Amondarain (EAJ- PNV)

Gure alderditik hauxe azpimarratu nahi dugu: korporazioa gehiengo emakumeek osatzen dutela, eta bereziki, gure alderdia ere emakumek osatua izatea, gehienbat. Horrez gain, alkate berria ere emakume izatea. Balioa eman nahi diogu, gainera, gizartean normaltasunez ikustea gertakari hori, eta horretan lanean jarraituko dugu, izan ere ,emakume, langile eta ama garen neurrian, lan egingo dugu gure seme-alabek ez dezaten aldarrikatu beharrik izan emakumearen presentzia ardura postuetan, gauza normala bilakatuz.

Eztitxu Mujika alkate berria zoriondu nahi dugu eta zortea opa legealdi honetan. Horrekin batera hauxe eskatzen diogu: izan dadila zaldibiar guzti guztion alkate. Hala izan dadila.

]]>
Sat, 22 Jun 2019 09:49:56 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/eaj-pnv/albisteak/4113 Sat, 22 Jun 2019 09:49:56 +0100 2019-06-22 2019-06-22 0 4113 Zaldibiako EAJ-PNV
<![CDATA[Eskerrik Asko Zaldibia]]> http://www.zaldibia.org/eaj-pnv/albisteak/4108/Eskerrik_Asko_Zaldibia/ Gure lana behar bezala egiteko, funtsezkoa da herritarrekin komunikazio bidea zabalik izatea, herritarren nahi, behar eta kezkak gertutik ezagutzeko, alegia.

Komunikatzeko bide hori bizia izan dadin nahi dugu, eta horregatik, herria hobetzeko zuen parte-hartzea eskatzera gatoz, gu izan gaitezkeelako udaletxean zuen ahotsa, ez dugu beste helbururik, herria hobetzea besterik ez.

Eskerrik asko, beraz, gugan jarritako konfidantzagatik, ez dugu hutsik egitea espero!Zaldibiako EAJ-PNVko zinegotziak

]]>
Thu, 20 Jun 2019 11:06:31 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/eaj-pnv/albisteak/4108 Thu, 20 Jun 2019 11:06:31 +0100 2019-06-20 2019-06-20 0 4108 Zaldibiako EAJ-PNV