• 02
    EKA
    2017
    EHBilduren Prozesu Eratzailea: EMAN IZENA

    Igandera arteko epea duzu EHBilduren prozesu eratzailean parte hartu nahi baduzu. Izena emateko EGIN KLIK HEMEN. Ordenagailuz hain ondo moldatzen ez bazara, GAUR, ostirala, 19:00etatik 20:00etara JOXEPANEN izena emateko aukera izango da.

  • 30
    MAI
    2017
    Maiatzeko Udalherri bilgune irekia
    Hilak 30, asteartea, iluntzeko 19:00etan Karreane Kultur Etxean elkartuko gara. Esku artean ditugun gaiak eta bestelako ekarpenak izango ditugu hizpidei. Bertaratzeko gonbita egiten dizugu!
  • 22
    MAI
    2017
    EHBilduren Prozesu Eratzailea

    EHBildu, 5 urteko ibilbidearen ondoren, alderdien koalizio izatetik alderdi jakinekin loturarik ez duten pertsona eta sektoreak bilduko dituen subjektu politiko bihurtzera doa. Horretarako prozesu eratzailea jarri du abian, ekainaren 17ko kongresuan amaituko dena.

  • 28
    MAR
    2017
    Martxoko Udalherri bilgune irekia

    Hilak 28, asteartea, iluntzeko 19:00etan Karreane Kultur Etxean elkartuko gara. Esku artean ditugun erronkak, pasa den ostiralean Gipuzkoako Batzarrean aipatutakoak eta bestelako ekarpenak izango ditugu hizketagai. Bertaratzeko gonbita luzatzen dizugu!

  • 26
    URT
    2017
    Zaldibiako EHBilduren iritzia Aralarko auziaren inguruan

    Hemen duzue Zaldibiako EHBilduren iritzia eta proposamena Aralarko gaiaren inguruan.

  • 24
    URT
    2017
    Urtarrileko Udalherri bilgunea

    2017arekin batera, hemen datorkigu urteko lehen Udalherri bilgunea. Bi gai nagusi izango ditugu mahai gainean: Zaldibiako EHBilduren aurtengo erronkak eta Aralar Parke Naturala. Ohi bezala, bertaratzera gonbidatzen zaitugu!

  • 27
    URR
    2016
    Urriko Udalherri bilgunea

    Kurtso berriari hasiera emanez, ostegun honetan, urriak 27, arratsaldeko 18:30ean Karreane Kultur Etxeko goiko pisuan elkartuko gara esku artean ditugun hainbat gai jorratzeko. Bertaratzeko deia luzatzen dizuegu!

  • 25
    IRAI
    2016

    Legebiltzarrerako hauteskundeak ditugu igandean, benetan hitzordu garrantzitsua. Hauek dira EHBilduren ardatz nagusiak datozen urteetarako: erreskate soziala, erabakitze eskubidea eta bakegintza. 

  • 22
    IRAI
    2016
    Hauteskunde hitzaldia ostegunean

    Irailak 22, osteguna, iluntzeko 7etan izango da hitzaldia herriko plazan eguraldiak laguntzen badu. Oihana Etxebarrieta eta Ainhoa Beola zerrendakideak izango ditugu gurekin. Zatoz!

  • 15
    IRAI
    2016

    Hemen dituzue EHBilduren bozka eskatuz datozen egunetan burutuko ditugun ekimenak. Bertan parte har dezazuen gonbidatzen zaituztegu! Egin herri, egin irri!

    Hauteskunde kanpaina Zaldibin
  • 1 2 3 ... 5 6 7 Hurrengoak »
Prozesu Eratzailea
Herri Programa 2015
EHbildu Euskal Herria
SORTU zaldibia
Gasteiz
Nafarroa

Boletina

ZaldibiaTB