• 10
    ABU
    2019

    Donostiako Aste Nagusiaren hasierarekin bat eginez, EH Bilduk manifestazioa deitu du larunbaterako, abuztuaren 10erako, Donostian, euskal errepublika libre bat aldarrikatzeko. Arratsaldeko 17:00etan abiatuko da Artzai Onaren plazatik. Zaldibiatik ere bertaratzeko deia egiten dizuegu. Gora goaz, euskal errepublikarantz!

  • 24
    MAI
    2019
    Ostiralean EH Bilduren kanpainako azken ekimena Zaldibiako plazan

    Maiatzak 24 ostirala, kanpainako azken ekimena haur eta gaztetxoentzako kale jolasez, eta musikaz hornitu dugu. Ondoren mokadutxo bat egingo dugu plazan bertan. arratsaldeko 19:30tatik aurrera, eguraldiak baimentzen badu behintzat.

     

    Hemen duzue pasa den ostiraleko ekitaldian Marian Beitialarrangoitiak egindako hitzartzea.

  • 17
    MAI
    2019
    Zurekin ZALDIBIA gara ekitaldia

    Datorren ostiraleanhautekunde kanpainako ekitaldi nagusia ospatuko dugu arratsaldeko 19:30ean Zaldibiako plazan. Gonbidatu berezi gisan Marian Beitialarrangoitia izango dugu. 

    Zurekin ZALDIBIA gara! 

    Loturak: Herri programa, hautagaiak

  • 02
    MAI
    2019
    Hauteskundeen inguruko batzarra

    Zaldibiako Euskal Herria Bilduk pasa den igandeko hauteskundeek sortutako egoera aztertu eta maiatzaren 26an burutzeko diren hauteskundeetarako kanpaina prestatzeko herri batzarra antolatu du ostegunerako,  maiatzak 2, arratsaldeko 20:00etan Kimuenen izango da.

  • 04
    API
    2019
    4. Lan saioa: hautagaiak eta kanpaina
    Hautagai zerrenda proposamena osatuta, honen aurkezpena egingo da ostegunean, hilak 4, 19:30ean Kimuenen. Zerrendari onarpena emateaz gain, datozen bi hauteskundeetako kokapenaz eta kanpainaz hitz egingo da. EHBilduren kidegoari bertaratzeko deia egiten diogu.
  • 07
    MAR
    2019
    Herri-Programa osatzeko 2. lan-saioa

    Ostegunean, martxoak 7, herri-programa osatzeko 2. lan-saioa izango dugu 19:00etan Kimuenen. Saio honetan honako gaiak jorratuko dira: euskara, kultura, gazteria, kirola, parte hartzea eta hirigintza. Orain artekoaren errepasoa egin eta aurrera begirako erronkei begira jarriko gara. Zatoz!

  • 28
    OTS
    2019
    Herri-Programa osatzeko lan-saioen data aldaketa

    Bihar hastekoak genituen herri-programa osatzeko gaikako lan-saioak, baina greba feministaren hitzaldia ere bihar denez, saioen egitaraua ASTEBETEZ ATZERATUko da. Hala, lehen saioa 28an izango da Antzokian eta Aralar izango dugu hizpide. 

  • 21
    OTS
    2019
    Herri-Programa osatzeko lan-saioak

    Datozen 3 ostegunetan, arloz arloko saioak egingo ditugu, azken urtetan egindakoa errepasatu eta ekarpen berriak jasotzeko. Lehen saioa monografikoa izango da Aralarko gaia lantzeko, otsailaren 21ean, osteguna, 19:30ean Kimuenen. 

  • 24
    URT
    2019
    Bigarren lan-saioa ostegunean

    Udal eta Foru Hauteskundeen harira, abenduan egin genuen lehen saioari jarraipena emanez bigarren lan-saiorako deialdia egin dugu. Kimuenen izango da hilaren 24an, OSTEGUNEAN, 19:00etatik 20:00etara.

  • 19
    ABE
    2018
    Udal eta Foru hauteskundeak 2019

    Datorren urteko maiatzean izango diren Udal eta Foru Hauteskundeen harira, kokapenerako eta ekarpenetarako lehen saioa antolatu dugu abenduaren 19an, asteazkena, 19:00etatik 20:00etara Kimuene kulturgunean. Bertaratzeko gonbitea egiten dizuegu.

LANTALDEA
HERRI PROGRAMA

Boletina

ZaldibiaTB

Estekak