• 27
    URR
    2016
    Urriko Udalherri bilgunea

    Kurtso berriari hasiera emanez, ostegun honetan, urriak 27, arratsaldeko 18:30ean Karreane Kultur Etxeko goiko pisuan elkartuko gara esku artean ditugun hainbat gai jorratzeko. Bertaratzeko deia luzatzen dizuegu!

  • 25
    IRAI
    2016

    Legebiltzarrerako hauteskundeak ditugu igandean, benetan hitzordu garrantzitsua. Hauek dira EHBilduren ardatz nagusiak datozen urteetarako: erreskate soziala, erabakitze eskubidea eta bakegintza. 

  • 22
    IRAI
    2016
    Hauteskunde hitzaldia ostegunean

    Irailak 22, osteguna, iluntzeko 7etan izango da hitzaldia herriko plazan eguraldiak laguntzen badu. Oihana Etxebarrieta eta Ainhoa Beola zerrendakideak izango ditugu gurekin. Zatoz!

  • 05
    IRAI
    2016
    Hauteskunde prestaketako batzarra gaur

    Iluntzeko 7etan izango da plazan. Hauteskunde lanak antolatu, plangintza osatu eta Arnaldoren hautagaitzaz dugun informazioa emango da. Bertaratzera animatzen zaitugu!

  • 05
    UZT
    2016
    Kurtsoko azken Udalherri Bilgunea

    Uztailak, 5 asteartea, iluntzeko 7etan Karreanen izango da bilgunea. Kurtsoari itxiera on bat eman, hauteskunde balorazioa egin eta datorren kurtsoari begirada azkar bat emango diogu. Gonbidatuta zaude!

  • 21
    EKA
    2016
    Baserrietako boto-banaketa

    Hauteskunde kanpainako usadioari jarraituz, baserrietako boto-banaketa egingo dugu bihar, astearte iluntzean, 19:00etan plazatik abiatuta. Animatu eta etorri!

  • 17
    EKA
    2016
    Hauteskunde ekitaldia Zaldibin

    Herrian egiten ari garen kanpainako ekimen garrantzitsuenetakoa izango da ostiraleko ekitaldia. 19:30ean plazan izango da eta Jone Etxeberria zerrendakidea izango dugu lagun, baita Joseba Permach ere. Zatoz!

  • 15
    EKA
    2016
    Boto prestaketa eta banaketa kalean

    Kanpainako ekimenen barruan, bihar, asteazkena, 17:00etatik 19:00etara auzolana egingo dugu plazan botoak prestatu eta kalean zehar banatzeko. Gerturatu, denon laguntza eskertuko da eta!

  • 13
    EKA
    2016

    Solasaldi irekiz betea dago EHBilduren kanpaina eta horietako bat Beasainen izango da astelehenean. Bertan izango dira 3 zerrendakide, tartean zerrendako buru Marian Beitialarrangoitia.

    EHBilduren kanpainako solasaldia Beasainen
  • 03
    EKA
    2016

    Uda partean izango dira Espainiar Parlamentu eta Senaturako hauteskundeak eta baliteke norbait herritik kanpo egotea egun horretan. Kasu hauetan, posta bidezko bozka da konponbidea. Bideoan azaltzen dizugu nola bozkatu behar den.