• 16
    MAI
    2014
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Hitzaldi dinamikoa, gertukoa eskaini zigun Errekondok atzo iluntzean. Egunerokoan urrun iruditu arren, Europan egoteak duen garrantziaz hitz egin zuen eta batez ere, EH bilduren botoa, boto errebeldea, egurraren botoa izango dela azpimarratu zuen.

    Xabier Mikel Errekondoren hitzaldiak aretoa bete du
    Kultur Etxeko aretoa beteta

    Urruti geratzen zaigu herritarroi Europa eta Europar Parlamentua. Hitzaldira gerturatu zen herritar batek Errekondori helarazi zion bezala, herritarrok ez dakigu ez nola funtzionatzen duen, ez nork agintzen duen. Hein handi batean, espainiar eta frantziar estatuek sortu nahi izan digute desinformazio eta interes eza hori. Bai baitakite, Europar Parlamentuan garrantzitsuak zaizkigun hainbat erabaki har daitezkeela, hala nola, erabakitze eskubidearen inguruan, bake-prozesuari dagokionean, edota eredu ekonomiko-sozialaren inguruan. 

    Nahiz eta Europar Parlamentuak ere bere argi-ilunak izan, erabakiak hartzeko gune garrantzitsua delako eta herrien erabakia errespetatuko duen Europa berriaren alde lan egiteko Eh Bilduren aldeko bozka eskatu zuen Xabier Mikel Errekondok. 

    "Egurraren eta errebeldeen bozka" izango dela Eh Bilduri botoa ematea adierazi zuen, bai gaur egun Europan agintzen dutenei, baita espainiar eta frantziar agintariei ere.

    Beraz, eman egurra, EMAN BOTOA

    EH BILDU

    • Hitzaldia