• 25
    IRAI
    2014
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Gaia: Kutxabanken pribatizazioa eta EH Bilduren alternatiba.

    Hizlariak: Joseba Permach eta Jone Etxeberria

    Eguna: irailak 25, osteguna

    Ordua: 19:30ean

    Lekua: Karreane Kultur Etxean

    Kutxabanki buruzko hitzaldia ostegunean
    Joseba Permach eta Jone Etxeberria izango ditugu Karreanen

    Dakizuen bezala, EHBildutik hilabeteak egin ditugu Kutxabanken kontrol sozial eta publikoa berma daitekeela aldarrikatzen eta horretarako urratsak emateko exijitzen, modu horretara gu guztionak diren kutxa publikoen eta Kutxabanken pribatizazioa saihesteko. Denbora honetan guztian ezezkoak baino ez ditugu jaso; hori ezinezkoa zela erantzun digute beti, legeak bestelakoa agintzen duela argudiatuta. Gipuzkoako Foru Aldundiak eskatuta egindako txosten juridikoak, ordea, agerian utzi du badaudela alternatiba errealak hiru herrialdetako kutxak izaera publikoa izaten jarraitzeko. Hau da, EHBildutik hainbeste denboran esan eta aldarrikatu duguna posible da.

    Gipuzkoako Foru Aldundiak eskatuta egindako txosten juridikoak agerian uzten duena eta euskal jendarteari eskaintzen dion aukera ezin da bazterrean utzi. Kutxak euskal instituzioen eta euskal herritarren ekimenaren eta lanaren fruituak dira. Kutxak eta Kutxabank gaur egun diren finantza-erakunde baliagarriak eta bideragarriak badira, euskal jendarte osoaren inplikazioa eta borondatea egon delako da. Jabego publikoa eta izaera soziala izanda lortu dute kutxek eta Kutxabankek orain direna izatea.

    EAJk, PPk eta PSEk (eta CCOO) baina, bestelako asmoak dituzte Kutxabankentzat. Pairatzen ari garen krisi ekonomikoa aitzakia bezala hartuta eta Europako Batasunetik datorren aginpide batean ezkutatuta, Kutxabanken jabegoa esku pribatuen esku utzi nahi dute. Horren ondorioak erabat kaltegarriak eta tamalgarriak dira euskal jendartearentzat: gure herriaren ekonomiaren egonkortasunerako funtsezkoa den tresna da Kutxabank, baina bere kontrol publikoa izatearen bermea galduko dugu eta, horrekin batera, bere izaera soziala eta jendarteari egin diezaiokeen ekarpena ere kolokan geratzen da.

    Kutxabank pribatizatzea beste aukerarik ez zegoela esaten aritu diren EAJ, PP eta PSE gezurretan aritu direla demostratu du Gipuzkoako Foru Aldundiak eskatuta egindako txosten juridikoak. Posible da Kutxabanken jabetza publikoa izatea, posible da bere izaera soziala mantentzea, posible da euskal gizarteak eta euskal ekonomiak bere etorkizunerako funtsezkoaduen finantza-tresna mantentzea. Posible da. Borondate politikoa baino ez da behar.

    Hemen atxiki ditugu Kutxaren kontrol publiko eta sozialerako proposamena eta txosten juridikoa.

    Hau guzti hau eta gehiago azalduko digute Joseba Permachek eta Jone Etxeberriak osteguneko hitzaldian. Herritar guztiak gonbidatuta gaude eta gure kezkak azalerazi ahalko dizkiegu hizlariei. Bertan ikusiko garelakoan,

     

                                                                                                                                          Zaldibiako EH Bildu

LANTALDEA
HERRI PROGRAMA

Boletina

ZaldibiaTB

Estekak