• 16
    ABE
    2014
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Zaldibin ere, "h"ari gara

    2015eko maiatzeko udal-hauteskundeak hurbiltzen ari zaizkigu eta Herri-Programa osatzeko prozesu partehartzailea abiatu dugu. Jarraian dituzue azalpena eta parte hartzeko bideak.

    2011-2014 legegintzaldia amaitzear da eta ate joka ditugu 2015eko maiatzean egingo diren Udal eta Foru Hauteskundeak. Lehenago Bildu ginen, orain EH Bildu gara. Hasieran alderdi politikoen batuketa zena, orain fronte zabala bihurtzen ari da. Proiektu zehatz baten aldeko frontea, herritar anitzez osatua.

    Ze proiektu? Burujabetza eta justizia soziala helburu dituen proiektua. Proiektu honekin bat egiten duen orok izango du lekua EH Bildun. Eta lekua izateak, parte hartzeko aukera izatea esan nahi du, aktiboki parte hartzekoa.

    Badugu lan zehatz bat gainera: Zaldibiako EH Bilduren HERRI-PROGRAMA idaztea. Herri-programa herritarrek idaztea nahi dugu, noski. Eta hori izango da hurrengo legegintzaldirako EH Bilduren oinarri eta iparrorratza. Konpromiso osoa hartzen dugu.

    Horretarako, talde-eragile bat sortu eta prozesu bat diseinatu dugu herritarrei parte hartzeko aukerak irekitzeko helburuz. Hiru fase izango ditu prozesuak: proposamenak biltzea abenduan eta urtarrilean, proposamenak ordenatzea otsailean eta herri-programa onartzea martxoan.

    Prozesuaren 1.go fasean gaude jada, proposamenak biltzeko fasean. Beraz, hainbat bide eskaini nahi dizkizugu parte hartzeko. Nola?

    1. Etxera iritsi zaizun proposamenak egiteko orria bete eta Joxepanen dagoen kutxara sartuta. Kalean ere hainbat egunetan jarriko dugu mahaia, jakinaraziko dugu aurrez noiz.

    2. www.zaldibia.ehbildu.eus helbidean dugun galdetegia beteta.

    3. zaldibia@ehbildu.net helbidera idatzita.

    4. EHBilgunean parte hartuta. Urtarrilaren 17an, larunbata, 10:00etatik 13:00etara Herri-Antzokian. Dinamika berritzaile baten bidez proposamenak bilduko ditugu.

    Burujabetza eta justizia sozialerako bidean sakontzen jarraitu nahi dugu, eta bide horretan herritarrak bidaide izan daitezen nahi dugu. Soilik horrela lortuko baitugu Euskal Herri eta jendarte aske eta justua.

    EHBildu Zaldibia