• 17
    URT
    2015
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Larunbat goizean EHBilgunea Karreanen

    Herri programa osatzeko bidean zita garrantzitsua izango da larunbatekoa. 10:00etan hasi eta 13:00etan amaituko den bilgunera etortzeko gonbitea luzatu nahi diegu herritarrei.

    Abendutik martxan dugun bidaian geldialdi garrantzitsua izango da larunbat honetan, hilak 17, burutuko duguna. Hau izango da gai-ordena:

    1. Hauteskundeen inguruko kokapena eta irakurketa, baita kezkak, zalantzak, ideiak... azaltzeko aukera ere.

    2. Egungo legegintzaldian Zaldibiako Udalean egiten ari garen lanaren balorazioa jaso EHBilduko Udal-taldearen eskutik.

    3. Herri-Programa eta hautagai-zerrenda landu, dinamika entretenigarri eta eraginkorren bidez.

    4. Balorazioa eta bertaratutakoren batek proposatu lezakeen bestelako gairen bat.

    Lehenago esan bezala, Karreanen elkartuko gara 10:00etan eta 13:00etan amaituko da bilgunea. Tartean, hamaiketakoa ere izango dugu indarrak hartzeko, noski. Haurrei dagokionez, berriz, zaintza-zerbitzua izango dugu gurasoak lasai etor daitezen.

    Josi dezagun denon artean Zaldibik eta zaldibitarrok merezi dugun neurriko Herri-Programa!

    Larunbatera arte!

    EHBildu Zaldibia