• 13
    OTS
    2015
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    EHBilduren batzar irekia ostiralean

    Ostiralean, hilak 13, Karreanen elkartuko gara 18:30etan eta ordubeteko iraupena izango duen batzarrean 2015eko maiatzeko hauteskundeen prestaketan arituko gara. 

    Ate joka ditugu hauteskundeak eta nola ez, prestaketa lanetan murgilduta gaude. Lan ona egin izanaren sentsazioarekin eta bide horretan sakontzen jarraitzeko ilusioz heldu diegu prestaketei eta azken txanpan sartuta gaude jada.

    Bi ardatz dauzkagu esku artean: Herri-Programa eta hau bultzatuko duten herritarrak. Horixe izango dugu ostiraleko batzarrean hizpide.

    Horregatik, deialdia luzatzen dizuegu bidelagun izan nahi duzuen guztiei batzarrera gerturatzeko. Zuen ekarpena ezinbestekoa da.

    Ostiralera arte!

    EHBildu Zaldibia