• 13
    MAR
    2015
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    EH Bilduren batzar irekia ostiralean

    Hauteskunde aurreko prestaketan murgilduta egon ondoren iritsi da azken txanpa. Batzar irekia egingo dugu Herri-Programa eta Hautagai-zerrenda ixteko. 

    NOIZ: Martxoak 13, ostirala 18:30ean

    NON: Karreanen

    EH Bilduk herriz herri hautagai zerrendak eta herri-programak modu partehartzailean osatzeko apustua egin du eta hilabetetako prozesuaren ondoren, Zaldibian ere iritsi da prestaketari amaiera emateko ordua.

    Batzarretan, proposamen-kutxaren bidez zein internetez jasotako ekarpenekin osatu dugu Herri-Programa, datozen 4 urteetan gure jardunaren ardatz izango dena. 

    Hauteskunde prestaketari amaiera emateko garaia iritsi da beraz eta horretarako, ostiralean, hilak 13, jarri dugu zita arratsaldeko 6:30ean Karreanen. 

    Hemendik, gonbidapena luzatu nahi dizuegu parte hartu nahi duzuen guztiei.

    Ostiralera arte!

    EH Bildu Zaldibia