• 26
    MAR
    2015
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Euskal Bidea kafe tertulia ostegunean

    EH Bilduk eta EH Baik herri hau bere etorkizunaren jabe bihurtzeko bide bat proposatzen dugu: Euskal Bidea. Kafe baten bueltan, Andoni Rojo eta Ernesto Merinorekin tertulian jasoko dugu honen berri.

    Noiz: martxoaren 26a, osteguna arratsaldeko 6:30ean.

    Non: Karreane Kultur-Etxean

    EH Bilduk eta EH Baik herri hau bere etorkizunaren jabe bihurtzeko bide bat proposatzen dugu.

    Gure helburua da herritarrak ahalduntzea. Gurea ez da soilik herri honetako eragile politikoei bideratutako proposamena. Gure eskaintza harago doa. Herritarrak izan behar dira bere erabakien jabe eta erantzule. Herritarrak izan behar dira gure herriaren etorkizuna erabakitzen dutenak. Herritarrak dira gure proposamenaren protagonistak. Herritarrak dira proposamenaren protagonistak. Herritarrak dira egin beharreko bidea adostu eta egin behar dutenak.

    Bide bat egitea da EH Bilduk proposatzen duena. Euskal herritarrek eta euskal gizarteko eragileek bide bat egitea, erabakitzeko eskubidea praktikan jartzeko eta, era horretara, gure etorkizuna erabaki ahal izateko. Estatuek ezarritako kateetara lotuta nahi gaituzte, Espainiako  eta Frantziako Konstituzioen atzaparretan harrapatuta. Baina posible da guk gure bide propioa egitea eta gure etorkizuna guk geuk erabakitzea. Herri oso baten borondate politikoa gelditzea ezinezkoa delako.

    Gure proposamena ezagutarazteko gizartearekin, herritarrekin 100.000 kafe konpartitzera goaz. Hauetako batzuk ostegun honetan Zaldibian, zaldibitarrekin.

    Giro goxoan, zatoz gure proposamena ezagutzera!

    EH Bildu Zaldibia