• 15
    MAI
    2015
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Kanpainako ekitaldia eta etxez etxeko boto-banaketa izango ditugu datozen egunetan. Guztiak deialdi irekiak dira, beraz animatu, etorri eta guztion artean egingo dugu!

    EHBILDUREN KANPAINAKO EKIMENAK
    Zaldibiako ekimenak

    Hauek dira antolatutako ekimenak:

    Maiatzak 15, ostirala:

    18:30ean kanpainako bideoa ikusgai izango da plazan

    19:30ean EKITALDIA sorpresa ugarirekin. Bertan izango dugu Maite Ubiria gonbidatua ere.

    Ekitaldiaren amaieran mokadutxoa eta photocall-a (argazkiak ateratzea) izango ditugu.

    Maiatzak 16, larunbata:

    Boto-banaketa BASERRIETAN. Goizeko 8:30etan plazatik abiatuko gara taldetxotan (kotxez) eta 11:30etarako amaitzea espero dugu (egun horretan bertan Zaldibin izango den bertso-txapelketara joan ahal izateko).

    Maiatzak 18 eta 19, astelehen eta asteartea:

    Boto banaketa KALE-ETXEETAN. Bi egunetan 19:30etan abiatuko gara plazatik taldetxotan. Astelehenean lan guztiak eginez gero asteartean jai!

     

    Bestalde, ez dira soilik Udal-Hauteskundeak. Batzar Nagusietakoak ere badira eta asko dago jokoan Gipuzkoan. Azken lau urteetan eredu berri bat garatu du EHBilduk eta horretan sakontzen jarraitu nahi dugu, EZ DUGU MARTXATRASIK NAHI!

    Horregatik, azken urteetako lana eta eredu berria babestu nahi badituzu, zita garrantzitsua dugu IGANDE HONETAN, maiatzak 17, DONOSTIAN, ZULOAGA PLAZAN eguerdiko 12:30ean. 

    EHBildurekin #HerritarrokGaraile!