• 05
    EKA
    2015
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Hauteskunde balorazioa eta Batzarrerako deialdia

    Batzarrean balorazio osoago bat plazaratuko dugun arren, motzean ESKERRIK ASKO EHBilduren proiektuari eman diozuen babes eta bultzadagatik. Herritarrok, herritik eta herriarentzat lanean jarraituko dugu.

    Pasa da hauteskunde kanpainako uholdea eta orain Udal eta Aldundietan gehiengoak lortzeko zenbaki dantza hasi da.

    Zaldibiko kasuan, berriz ere gehiengoz jarraituko du EHBilduk udal-kudeaketan. Hasteko, beraz, eskerrik asko eman diguzuen babesagatik, gure proiektuari eman diozuen bultzadagatik.

    Herri-Programan esan bezala, gertutasunez eta partehartzea bultzatuz jarraituko dugu lanean, denon neurriko herria eraikitzeko denon artean.

    Ekainaren 13an, larunbata, hartuko du kargua udal-talde berriak eta segidan jarriko dira batzordeak martxan. Hemendik deia luzatzen dizuegu gustuko batzordeetan izena eman eta parte hartzeko.

    Bestetik, hauteskunde ondorengo balorazioa egiteko BATZARRA egingo dugu EKAINAREN 11n, OSTEGUNA 19:00etan KARREANE KULTUR-ETXEAN. Guztion iritzi eta ekarpenak jaso nahi ditugu, eta gusto baduzue bertan ikusiko dugu elkar!

    Eskerrik asko,

    EHBildu Zaldibia

2020, otsaila
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
     1
 
2
3
 
45
 
6
 
78
 
9
 
10
 
1112
 
1314
 
15
 
16
 
17
 
181920
 
21
 
2223
 
2425
 
2627
 
2829
 
 
       

>> Hurrengo ekitaldiak

LANTALDEA
HERRI PROGRAMA

Boletina

ZaldibiaTB

Estekak