• 24
    IRAI
    2015
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    EHBilduko batzarra Espainiar hauteskundeak gaitzat hartuta

    Batzarra, hilaren 24an, OSTEGUNEAN izango da 19:00etatik 20:00etara KARREANEN. Bertan, espainiar hauteskundeetarako zerrenda bateraturako proposamena bozkatuko dugu eta zerrendaburu izateko proposamenak egingo ditugu.

    EH Bilduk prozesu parte-hartzaile eta gardena abiatuko du, espainiar hauteskunde orokorretan izango dugun jarrera eta zerrendaburuak militanteek erabakitzeko.

    NOLA IZANGO DA PROZESUA?

    Bi batzar egingo dira:

    1. BATZARRA:

    •     Udalerri bakoitzean, irailak 16tik 24ra bitartean EH Bilduk lehen batzarra deituko du. Zaldibian, hilaren 24an.
    •     Batzar horretara EH Bildurekin bat egiten duten herritar guztiak daude gonbidatuak.
    •     Lehen batzar honetan Amaiurrek Madrilen egindako lanaren balantzea egingo da.
    •     Bozketa: gizarte zibileko hainbat kidek egindako "Candidatura Unitaria" proposamena onartzen dugun edo ez bozkatuko dugu.
    •     Hautagai proposamenak: batzar bakoitzean nahi beste hautagai proposa daitezke. Proposamen guzti horiek bilduko dira herrialde bakoitzean.
    •     Herrialde bakoitzean egindago batzarren %10etan proposatuak izan diren hautagaiek aurrera egingo dute.
    •     Batzarren %10a lortu duten hautagaiekin herrialde bakoitzean bilerak egingo dira, euren prestutasuna ezagutzeko. Prest daudenekin herrietan bozkatzeko zerrendak osatuko dira.
    •     %10a lortzen ez duten hautagaiak ere zerrendatan agertuko dira, jaso dituzten babesekin batera, gardentasuna helburu.

    2. BATZARRA:

    •     Urriaren 16tik 30ra burutuko dira batzarrak, Zaldibian noiz egin zehaztuko dugu aurrerago.
    •     Bigarren herri batzarretan lurraldeko hautagaiak bozkatuko ditugu, Kongresurako zein Senaturako
    •     Herritar bakoitzak gizon bana eta emakume bana bozkatuko ditu. Horrela lurralde bakoitzean gizonik eta emakumerik bozkatuenak ezagutuko ditugu.
    •     Bozkak pertsonaka zenbatuko dira eta ez herri batzarreka.
    •     Batzarretako emaitzekin lehen lau zerrendaburuak hautatuko dira. Gutxienez 2 emakume egongo dira. Hala ez bada, bozka gehien jaso duten bi gizonek eta bi emakumeek osatuko dute zerrenda.

    Zure iritzia ematera bertara zaitezen gonbidatzen zaitugu. Ostegunera arte!