• 03
    URR
    2015
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Larunbatean argi utzi behar diegu Espainiari eta Frantziari herri honek bakean eta askatasunean oinarritutako etorkizuna eraikitzea erabaki duela. Manifestazioa deitu dugu EHBildu eta EHBaik. 17:00etan abiatuko da Donostiako Artzai Onaren paretik.

    "Bakea, Erabakia" manifestazioa larunbatean

    EHBildu eta EHBaik deitu dugu manifestazioa.

    Bakea eta herri honek hainbat belaunalditan bizi izan duen gatazka konpontzeko pertsona konprometitu guztiei gonbidapen zuzena egin nahi diegu. Urteetan bizitako sufrimenduari atea ixteko eta itxaropenaren atea irekitzeko ordua heldu da. Gehiegi sufritu dugu dagoeneko. Belaunaldi guztiek pairatu behar izan dute mina modu batera edo bestera. Isuritako malko guztiak askatasun haizea bihurtzeko ordua heldu da.

    Egoera horri aurre egiteko, bakeak pertsona guztiak behar ditu. Bakeak eskatzen du larunbatean bakearekin konprometitutako pertsona horiek guztiak Donostian elkartzea, elkarrekin indar egiteko.

    Donostia gertu gelditzen denez ez dugu autubusik antolatu Zaldibiatik. Dei egiten dizuegu trenez edo autoz.bertaratu zaiztezten.

    Bakea, erabakia!

LANTALDEA
HERRI PROGRAMA

Boletina

ZaldibiaTB

Estekak