• 23
    URR
    2015
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    EHBilgunea: hauteskundeak eta herrigintza gaiak

    Ostiralean, urriak 23, izango da batzarra Karreanen 18:30etik 19:30era. Bertan, Espainiar hauteskundeetarako hautagaien aukeraketa egingo da eta herrigintza kontuez arituko gara. Egin klik hemen hautagaiak ezagutzeko.

    Hauteskunde prestaketarako prozesu partehartzailea antolatu du EHBilduk eta irailean lehenengo batzarra egin ondoren, ostiralean 2.a egingo dugu.

    Batetik, hautagaiak bozkatuko ditugu. Bozketarako arauak:

        1. Bai Kongresurako zein Senaturako hautagai bat edo bi jartzeko aukera duzu. Hautagai horiek ezberdinak izan beharko dira. Ezin da pertsona bera bozkatu Kongresurako eta Senaturako.


       2.  Atal bakoitzean boto bakarra ematekotan: Bai Kongresurako zein Senaturako, boto bakarra eman nahi baldin baduzu, gizonezkoa edo emakumezkoa aukera dezakezu.


        3. Ataletako batean edo bietan bi boto ematekotan: Nahi baduzu bina boto eman ditzakezu, bai Kongresurako zein Senaturako. Bozketa bakoitzean aukeratzen dituzun bi horietatik gutxienez batek emakumezkoa izan behar du. Bi emakumezkoei botoa ematea ere onartua dago, baina bi gizonezkoei ezingo zaie botoa eman: azken kasu honetan baliogabea bezala zenbatuko da botoa.


        4. Lau zerrendaburuetatik, gutxienez bi emakumezkoak izango dira.

     

    Hauek dira hautagaiak (Gipuzkoatik): hemen argazkiak

    Maider Karrere

    Adina: 33
    Herria: Donostia
    Ikasketak:Historian lizentziatua eta Kultur Ondarearen ikerketan eta kudeaketan aditua.
    Militantzia:Gaztaroan gazte mugimenduan murgilduta, egun LGTB mugimenduko militantea da Bizigay erakundean parte hartuz.

    Marian Beitialarrangoitia


    Adina: 47
    Herria: Legazpin jaioa, Hernani bizi da
    Ikasketak:Kazetaritza.
    Lanbidea: 1998an, EGIN itxi zutenean, EGIN Irratiko zuzendaria, ondoren Euskadi Irratiko esatariaIbilbide politikoa:2007-2011 Hernaniko Alkatea (ANV). 2011-2012 Gipuzkoako Foru Aldundiko Komunikazio Zuzendaria. 2012ko urritik aurrera Gasteizen Legebiltzarkidea

    Alberto Unamunzaga


    Adina: 39
    Herria: Eibar
    Ikasketak:MBA, Deustoko Unibertsitatean (ESTE). DEA (Diploma de estudios avanzados) Deustoko Unibertsitatean (Bilbo). Soziologia eta Zientzia Politikoan lizentziatua
    Ibilbide politikoa: Eusko Alkartasunako Bozeramailearen aholkularia Gasteizeko Legebiltzarrean (2001-2007). Eusko Alkartasuna Donostiako Udal Taldearen aholkularia.(2009-2011). Gipuzkoako Batzar Nagusiko Presidentaren kabinete burua.(2011). Amaiurreko bozeramailea Senatuan (2011-2015)
    Militantzia: Eusko Alkartasunako Elkarbizitza eta Giza Eskubideetarako idazkaria

    Xabier Mikel Errekondo


    Adina: 51
    Herria: Usurbil
    Ikasketak:Informatika
    Lanbidea: 15 urtez eskubaloiko jokalari profesionalaIbilbide politikoa: 2007-2011 Usurbilgo alkatea. 2011-2015 Amaiurko Gipuzkoako diputatua Madrilgo Kongresuan.Militantzia: Herri dinamikako militantzia: ingurumena, euskalgintza, hezkuntza, kirola

    Maite Sarasua


    Adina: 56
    Herria: Zarautz
    Ikasketak:Idazkaritza
    Lanbidea: 1978 – 1999: Udaltzaingoan- agentea, kaboa eta jefe postuetan.(Zarauzko Udalean)
    1999 – 2012: Zarauzko Udalean Gizarte Zerbitzuetan-administrari lanetan.
    Gaur egun udal langilea da.
    Ibilbide politikoa: Gipuzkoako Batzar Nagusian- Batzarkidea, mahaiko bigarren idazkaria eta batzordeetako kidea Aralar-talde mistoan.
    Militantzia: Elkarte sozial desberdinetako kolaboratzailea boluntario lanetan; ELA sindikatuan urte desberdinetan ordezkari eta komiteko buru gisa; Pagoeta mendi elkartean; Berdintasun kontseiluko kide; kirol entrenatzailea; herriko partaidetza taldeetako kide

    Lohitzune Txarola


    Adina: 37
    Herria: Donibane Lohitzune
    Ikasketak:Zuzenbidean Lizentziatua / Nazioarteko eta Europar zuzenbidean masterra / Giza Eskubideetan Masterra / Nazioarteko merkataritza zuzenbidean masterra. Lau hizkuntza menperatzen ditu.
    Lanbidea: Abokatua
    Ibilbide politikoa: 2007tik 2008ra Europako Parlamentuan Mikel Irujoren Aholkulari. 2008tik 2009ra Eusko Jaurlaritzan nazioarteko ingurumen saileko aholkulari 2011tik 2015ra Gipuzkoako Batzar Nagusietako Presidenta
    Militantzia: Mugimendu feministan aritutakoa

    Urko Aiartza
    Adina: 45
    Herria: Donostia
    Ikasketak:Zuzenbidean Lizentziatua
    Lanbidea: Abokatua
    Ibilbide politikoa: Amaiurren senataria 2011-2015 tartean. Nazioarteko lanean aritua, batez ere Irlanda eta Hego Afrikan.

    Ander Rodriguez


    Adina: 32
    Herria: Arrasate
    Ikasketak: Historia ikasketak.
    Lanbidea: Historia ikaslea EHUn
    Ibilbide politikoa: Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Foru Diputatua. (2011-2015). Batzarkidea Gipuzkoako Batzar Nagusietan Alternatiba taldearekin. (2007-2011). Zinegotzi Arrasaten (2003-2015). Ongizate eta Ingurugiro sailak kudeatu ditu. Alkateorde ere izan da.
    Militantzia: Gurutze Gorriko boluntarioa izandakoa. Ikasleen Sindikatuko kide ohia. 2008an Iraken nazioarteko brigadetan parte hartu zuen.

    Bigarren zatian, EHBilduren udalgintza eta herrigintza kontuetaz arituko gara.

    Bilgunera etortzera gonbidatzen zaitugu.

    Mila esker,

    EHBildu Zaldibia

     

LANTALDEA
HERRI PROGRAMA

Boletina

ZaldibiaTB

Estekak