• 22
    ABE
    2015
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    "UDALHERRI": bilgune irekia asteartean

    Hilak 22, asteartea, 18:30ean KARREANEko beheko solairuan elkartuko gara. EHBilduren oinarri guztiari irekitako foroa da "Udalherri" eta herrigintza eta udalgintza gaiak lantzen dira bertan. 

    Azaroaren 17an ekin genion foro hau martxan jartzeari eta gune interesgarria dela ikusirik, hilean behin egingo dugu deialdia, bildu, hitz egin, hausnartu, eta hala tokatzen denetan erabakiak hartzeko. 

    Hilabete bakoitzean, gai ezberdinek betetzen dute gaiordena. Oraingoan, adibidez, 2016ko aurrekontuak, Goizaneko Transformazio Zentroa, herriko obra-proiektu ezberdinak eta nola ez, Espainiar Gorteetarako hauteskundeen balorazioa izango ditugu hizpide. Amaierako tarte irekian, berriz, norberak lekarkeena landuko dugu.

    Zaldibiko EHBildutik etortzeko gonbitea luzatu nahi dizugu, beraz. 

    Eskerrik asko,

    EHBildu Zaldibia

LANTALDEA
HERRI PROGRAMA

Boletina

ZaldibiaTB

Estekak