• 28
    URT
    2016
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Urtarrileko UDALHERRI bilgune irekia ostegunean

    Hilak 28, osteguna, 18:30etik 20:00etara bilgune irekia izango dugu Karreaneko beheko solairuan. Urte berria, erronka ugari, elkarrekin heldu diezaiogun lanari!

    Hileroko epean, hemen dugu Urtarrileko bilgunea. Urte berria estreinatu dugunez, erronka berriak ditugu esku artean. Herriari begira, 2016ko Udal Aurrekontuen inguruan arituko gara. Ondoren, 2016an EHBilduk bai Zaldibian, baita Euskal Herri mailan dauzkan erronkak izango ditugu hizpide: EHBildu komunitatea eraikitzea, gure eskaintza politikoa berritzea eta Legebiltzarrerako hauteskundeen prestaketa.

    Espainiako hauteskundeek utzi duten egoeraz eta epe laburrean hartu beharreko erabakiez ere arituko gara hizketan.

    Bukaeran tarte irekia izango dugu norberak dakartzan ekarpenentzat. 20:00etan amaituko da bilgunea.

    Bilgunera gonbidatzen zaitugu eta ea denon artean probetxua ateratzen diogun! 

    OHARRA: haurren zaintza zerbitzua beharko balu inork, zaldibia@ehbildu.eus helbidera idatzi mesedez. Beste arazoren bat medio parte hartzerik ez baduzu, baina iritzia eman nahiko bazenu, helbide berean jakinarazi eta zure iritzia biltzeko beste moduren bat aurkituko dugu.

    EHbildu Zaldibia

LANTALDEA
HERRI PROGRAMA

Boletina

ZaldibiaTB

Estekak