• 02
    OTS
    2016
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    EUSKARAZ MATRIKULATZEAREN ALDEKO KANPAINA 2016/2017

    Otsailean hasi da aurtego matrikulazio kanpaina eta EHBilduk euskaraz matrikulatzeko deia egiten du, alegia, D ereduan.

    Beste urte batez, datorren ikasturterako ikasleak zein hizkuntza eredutan matrikulatuko diren erabakitzeko unea da. Oraindik, Euskal Herri osoan euskara ofiziala ez den honetan, matrikulazioak gure hizkuntzaren etorkizunaren aldeko urratsa izatea lortu behar dugu.

    A, G, TIL eta PAI ereduek ez dute euskalduntzen. B ereduan 2/3ak ez dira euskalduntzen. D ereduan 1/3 ez da euskalduntzen.

    Datuok kezkagarriak izanik, bide luzea dugu oraindik egiteko euskalduntzen duen murgiltze eredu bakarraren alde.

    Gauzak horrela, ikasle euskaldun eleaniztunak heziko dituen eredu bakarraren bidean, D ereduan matrikulatzeko deia egiten diegu herritarrei ondorengoa aldarrikatuz:

    • Egungo A, B, D, G, TILL eta PAI ereduek ez dute osotasunean euskalduntzen.
    • Ikasle euskaldun eleaniztunak heziko dituen eredua aldarrikatzen dugu.
    • Euskaraz matrikulatzeko deia egiten dugu, alegia, D ereduan.


    Euskal Herrian, 2016ko otsailean

    EHBildu