• 23
    OTS
    2016
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Osoko Bilkura astelehenean eta Udalherri bilgunea asteartean

    Astelehenean 18:30ean Udaleko Areto Nagusian Ohiko Osoko Bilkura izango dugu eta asteartean, hilak 23,  Udalherri bilgunea ordu berean Karreane Kultur Etxeko Beheko aretoan. Zatoz gustu baduzu!

    Urtarrileko bilgunean 2016ko aurrekontuei eskaini genien tartea eta asteleheneko Osoko Bilkuran onartuko dira behin-behinean aurrekontu hauek. Gainera, Stop Kaleratzeakekin landutako mozioa tarteko, Zaldibia "Kaleratzerik gabeko herri" izendatuko dugu, Zaldibiako Udalak horretarako, bere ahalmenen arabera,  neurriak hartuko dituelarik aurrerantzean.

    Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, ate joka dugunez, Udalaren Ongizate, Berdintasun eta Aniztasun Batzordean adostutako adierazpena ere onartuko da. Bestetik, Zaldibiako Gure Esku Dago taldeak hitzartzea eskatu du galdeketaren harira egiten ari den lana azaltzeko.

    Osoko Bilkura betea dugu beraz astelehenekoa eta deia luzatzen dizugu nahi baduzu gerturatzeko.

    Bestetik, hurrengo egunean, asteartea hilak 23, Otsaileko Udalherri bilgunea egingo dugu. Hil honetan, 2016rako erronka zehatzak izango ditugu hizpide, batez ere, bai herri mailakoak, nola herrialde mailakoak ere.

    Bi deialdi hauetan ikusiko garelakoan agurtzen gara. Asteburu ona izan,

    EHBildu Zaldibia