• 05
    API
    2016
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    UDALHERRI bilgunea datorren asteartean

    Oporren ondotik eta pilak kargatuta, apirilaren 5ean, asteartea, 18:30ean Karreaneko Beheko Solairuan elkartuko gara, herrigintza eta udalgintzako kontuak lantzeko. Zatoz!

    Hilero bezala, Zaldibiri eta Euskal Herriari begira jarriko gara. Indarrak berrituta eta kurtsoaren azken txanpari heltzeko prest, hainbat gai izango ditugu mahai gainean: herriko lehentasunezko lanketa ildoak, parte hartze prozesuko proiektuen planteamendua,  egoera politikoaren irakurketa eta EAEko hauteskundeetarako lehendakarigaia hautatzea, besteak beste.

    Jaso gure gonbidapena eta bertaratu zaitez, zure ekarpena ere garrantzitsua da eta!

    Gogoratu: APIRILAK 5, asteartea, 18:30etik 20:00etara Karreane Kultur-Etxeko Beheko Solairuan.

    EHBildu Zaldibia

LANTALDEA
HERRI PROGRAMA

Boletina

ZaldibiaTB

Estekak