• 17
    MAI
    2016
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Udalherri bilgune irekia datorren asteartean

    Maiatzaren 17an, asteartea, hileroko moduan elkartuko gara Karreane Kultur Etxeko beheko solairuan iluntzeko 7etan. Bertaratzera gonbidatzen zaitugu!

    Kurtsoaren azken txanpan, hainbat gai izango ditugu mahai gainean: herriko lehentasunezko lanketa ildoak, Biloreren inguruko proposamena, parte hartze prozesuko proiektuen planteamendua... Euskal Herri mailan berriz, eta ekainaren 26ko Espainiar Parlamenturako hauteskundeak zerumugan,  EHBilduren Gipuzkoako zerrenda berretsi eta herriko plangintza osatuko dugu. Ekainaren 5eko herri-galdeketak ere izango ditugu hizpide.

    Jaso ezazu gure gonbidapena eta bertaratu zaitez, zure ekarpena ere garrantzitsua da eta!

    Gogoratu: MAIATZAK 17, asteartea, 19:00etatik 20:15era Karreane Kultur-Etxeko Beheko Solairuan.

    EHBildu Zaldibia