• 03
    EKA
    2016
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Uda partean izango dira Espainiar Parlamentu eta Senaturako hauteskundeak eta baliteke norbait herritik kanpo egotea egun horretan. Kasu hauetan, posta bidezko bozka da konponbidea. Bideoan azaltzen dizugu nola bozkatu behar den.

    Nork eman dezake posta bidezko bozka?

    Hautesle izateko baldintzak betetzen dituzten pertsona guztiek erabil dezakete ekainaren 26an botoa eman behar duten herrian ez badira egongo, baina Espainiar Estatu barruan egongo badira.

    Non egin behar da eskaera?

    Posta bidezko eskaera egiteko inprimakiak Correoseko edozein bulegotan eska daitezke.

    Zeintzuk dira epeak?

    Eskaerak ekainaren 16a baino lehen egin behar dira eta botoa ekainaren 22a baino lehen bidali.

    PROZEDURA

    Bideoak azalpena argi ematen duen arren, hemen azalpena idatziz, pausoz pauso:

    1. POSTA BIDEZKO BOZKA ESKATZEKO INPRIMAKIA BETE
         Posta bidezko bozka eskatu nahi duen pertsonak inprimakia bete eta behin sinatu ostean Correos-eko            edozein bulegotan pertsonalki aurkeztu behar du, bere burua identifikatuz. Nortasun agiria aurkeztu                  beharko du, ez du fotokopiak balio, eskaera egiten duen pertsona bera dela ziurtatzeko.
    OHAR GARRANTZITSUA: Posta bidezko bozka behin eskatuta EZIN DA gero hauteskunde mahaian bozkatu

    2. DOKUMENTAZIOA JASO: honako dokumentazioa jasoko duzu zuk eskatutako helbidean:
          - Boto-paperak eta bozka gutun-azalak 
          - Errolda-ziurtagiria.
          - Bozkatzea tokatuko litzaiokeen mahaiaren helbidea agertzen den gutun-azal bat.
          - Azalpen orria.
    Dokumentazioa zuk jaso behar duzu, Nortasun Agiria erakutsiz. Postaria etorri eta etxean ez bazaude, Correos bulegora joan beharko duzu dokumentazioa pertsonalki jasotzera.

    3. BOZKA
      Behin dokumentazioa jasota:
           - Boto-paper bakoitza dagokion gutun-azalean sartu gutun-azala itxiz.
           - Itxita dauden bozka gutun-azalak eta Errolda Ziurtagiria bozkatzea tokatuko litzaizukeen mahaiaren                     helbidea daraman gutun-azalean sartu.
          - Correosetara joan eta gutun ziurtatuz dokumentu guztia bidali, ekainak 22 baino lehen.