• 28
    EKA
    2016
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Ekainak 28: Sexu Askapenerako Nazioarteko Eguna

    Gaur, Sexu Askapenerako Nazioarteko Eguna dela eta EHBilduren irakurketa duzue hemen. Aurreko asteko Osoko Bilkurara aurkeztu genuen idatzia  aho batez onartua izan zen.

    57 urte pasa dira Stonewalleko matxinadatik. 1969ko ekainaren 28an New Yorkeko Stonewall izeneko taberna batean sartu zen polizia transexual, lesbiana, gay eta bisexualak atxilotzera. Orduan jaio zen Sexu Askapenerako mugimendu borrokalari antolatua. Ordutik gizarte zein instituzioetan lanean jardun dugu sexualitatea modu askean bizitzeko.

    Gaur inoiz baino biziago ditugu orduko erasoak. Izan ere, duela aste batzuk Orlandon gertatutakoak agerian utzi du oraindik patriarkatuak eta erlijio ezberdinek eragina dutela pertsona LGTBIQen diskriminazio eta erasoetan. Hala nola, Orlandokoaz gain, oraindik ere badira herrialde asko zeinek homofobiaren biolentzia zilegitzat hartzen dutenak.

    Orlandon hildako pertsonak lesbiana, transexual, transgenero, gay eta bisexualak izateaz gain, pertsona latinoamerikarrak ziren. Eraso homofobo zein transfoboa izateaz gain, arrazista ere izan da. Sexualitate adierazpen ez normatiboei bazterketa egoera sozioekonomikoa, arrazista eta abar luze bat batzen zaie. Bazterketa multiple honek, bizi egoera eta baldintza zailetan jartzen dute.

    Horregatik, ezkerreko indarretatik eta elkartasunetik, diskriminazioaren aurka, homofobia eta transfobiaren aurka, eta aukera berdintasun guztien alde mobilizatzera gonbidatu eta animatu nahi ditugu euskal herritarrak.

    Euskal Herri libre batean, sexualitate libreak eraikitzera goazelako.