• 05
    UZT
    2016
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Kurtsoko azken Udalherri Bilgunea

    Uztailak, 5 asteartea, iluntzeko 7etan Karreanen izango da bilgunea. Kurtsoari itxiera on bat eman, hauteskunde balorazioa egin eta datorren kurtsoari begirada azkar bat emango diogu. Gonbidatuta zaude!

    2015eko azaroan sortu zen Udalherri bilgunea, Udalgintza eta herrigintza uztartuz lanketa egiteko. Ordutik sei bilgune egin dira eta zazpigarren honekin amaiera emango diogu 2015-2016 kurtsoari. 

    Bilgune hauetan, mometu honetan herriko lan-ildo nagusienak direnak izan ditugu hizpide: parte hartze prozesua, Bilore, Goizaneko Eraldaketa Gunea, hondakinak eta aparkalekuak, komunikazioa... Hauen inguruko errepasoa egin eta egungo egoera azalduko da bilgunean.

    Horretaz gain, hauteskundeak pasa berri, hauen inguruko balorazioa egingo dugu iritziak elkarbanatuz eta udazkenean etorriko diren hauteskundeei begira.

    Bukatzeko, datorren kurtsoari begirada azkar bat emango diogu, lan-ildoak zein izango diren zehaztuz eta erronka berriak jarriz.

    Bilguneko ateak zabalik daude edonorentzat, beraz bertan ikusiko dugu elkar!

    EHBildu Zaldibia