• 25
    IRAI
    2016
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Legebiltzarrerako hauteskundeak ditugu igandean, benetan hitzordu garrantzitsua. Hauek dira EHBilduren ardatz nagusiak datozen urteetarako: erreskate soziala, erabakitze eskubidea eta bakegintza. 

    Hemen duzue programa. Arloka antolatuta daude neurri eta proposamen zehatzak. 

    Igandean 9:00etan irekiko dira hauteskunde mahaiak eta 20:00etan itxi. Bertan izango dira EHBilduko hainbat bolondres ahaldun bezala edozein arazo edo zalantza baduzu galdetzeko. 

    21:00etan, afaria izango dugu Joxepanen hauteskunde emaitzak ikusi eta lehen balorazioak egiteko lagunartean. Afarirako zerrenda Joxepanen bertan dago eta gaur da izena emateko azken eguna. 

    Besterik gabe, informazioa argigarria izango zaizulakoan, igandera arte!

    EGIN HERRI, EGIN IRRI!

    EHBildu Zaldibia