• 22
    MAI
    2017
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    EHBilduren Prozesu Eratzailea

    EHBildu, 5 urteko ibilbidearen ondoren, alderdien koalizio izatetik alderdi jakinekin loturarik ez duten pertsona eta sektoreak bilduko dituen subjektu politiko bihurtzera doa. Horretarako prozesu eratzailea jarri du abian, ekainaren 17ko kongresuan amaituko dena.

    EHBildu koalizioa osatzen duten alderdiek ibilbide politiko luzea badute ere, Bildu hasieran eta EHBildu ondoren, ia-ia agente politiko jaioberriak dira, 5 urteko haurtxoak, esate baterako.

    Ibilbide labur baina intentso honek, hainbat garaipen eta hainbat porrot, hainbat poz eta hainbat tristura, hainbat lan eta hainbat neke... utzi dizkigu.

    EHBildu, izenak izana emanik, jendarteko sektore ezkertiar eta soberanistak biltzeko anbizioz sortu zen, hauentzat tresna izateko bokazioz. Gaur da eguna, koalizioa osatzen duten lau alderdietako kideez haragoko herritarrek EHBildu bere sentitzen dutena.

    Azken bi urteetan zain egon gara orain abiatu berri den prozesu eratzailea hasteko, etengabeko hauteskunde zitek orain arte horretarako patxadarik ez baitigute eman. Prozesu eratzaile honen bidez, EHBilduk gorputz propioa hartuko du, erabakigune eta egitura propioak izango ditu.

    Prozesu eratzaileak mugarri bat izango du: Ekainaren 17ko kongresua. Horren aurretik, ordea, herriz herri eta eskualdez eskualde aurkezpen eta eztabaida foroak antolatuko dira. Goierrin bi hitzordu dauzkagu aukeran:

    MAIATZAren 22an, ASTELEHENA, 18:30ean SEGURAko Kultur Etxean MARIAN BEITIALARRANGOITIA eta UNAI LARREATEGIrekin

    MAIATZAren 24an, ASTEAZKENA, 19:00etan BEASAINgo ARRANOn AINHOA BEOLA eta EIDER IMAZekin

    Foro hauetan parte hartzerik ez duzuenontzat, jakin datorren UDALHERRI bilgunean gaia landuko dugula eta ekarpenak egiteko aukera izango dela. Laister egingo dugu bilguneko deialdia.

    Eskerrik asko eta egin herri!

Prozesu Eratzailea
Herri Programa 2015
EHbildu Euskal Herria
SORTU zaldibia
Gasteiz
Nafarroa

Boletina

ZaldibiaTB