• 02
    EKA
    2017
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    EHBilduren Prozesu Eratzailea: EMAN IZENA

    Igandera arteko epea duzu EHBilduren prozesu eratzailean parte hartu nahi baduzu. Izena emateko EGIN KLIK HEMEN. Ordenagailuz hain ondo moldatzen ez bazara, GAUR, ostirala, 19:00etatik 20:00etara JOXEPANEN izena emateko aukera izango da.

    Jakingo duzun bezela, koalizioa osatzen duten alderdiek EHBildu subjektu politiko izan dadin akordioa onartu dute eta ekainaren 17an izango da kongresua, bertan besteak beste zuzendaritza berria, arloetako idazkaritzak eta estatutoak onartuko direlarik.

    EHBildu, izenak izana emanik, jendarteko sektore ezkertiar eta soberanistak biltzeko anbizioz sortu zen, hauentzat tresna izateko bokazioz. Gaur da eguna, koalizioa osatzen duten lau alderdietako kideez haragoko herritarrek EHBildu bere sentitzen dutena.

    Azken bi urteetan zain egon gara orain abiatu berri den prozesu eratzailea hasteko, etengabeko hauteskunde zitek orain arte horretarako patxadarik ez baitigute eman. Prozesu eratzaile honen bidez, EHBilduk gorputz propioa hartuko du, erabakigune eta egitura propioak izango ditu.

    Igandera arteko epea dago prozesuan parte hartu ahal izateko izena emateko. Hau eginda, hautagaitzak aurkeztu edo babestu ahal izango dituzu eta ekainaren 12tik 16ra hautagaitzak bozkatu ahal izango dituzu.

    Horretarako EGIN KLIK HEMEN edo ostirala, ekainak 2, 19:00etatik 20:00etara JOXEPANEra gerturatu izena emateko.

    EHBildu Zaldibia