• 22
    IRAI
    2017
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Kataluniarekin bat, Demokraziarekin bat
    Asteazkeneko elkarretaratzea

    Asteazkenean, Katalunian bizi izan zen estatu kolpeari erantzunez, kalera atera ginen erasoa salatu eta kataluniarrei elkartasuna adieraztera. Gaur, ostirala, 15:00etan Udaletxeko batzar aretoan EHBilduk aurkeztutako mozioa izango da eztabaidagai. Bertaratzeko deia egiten dizuegu.

    Kataluniako herritarren gehiengoaren eskariari ateak irekiz, Kataluniako instituzio nagusiek herritarren nahiei eta hitzari bide emateko erabaki irmoa hartu dute eta hori gauzatzeko urratsak eman dituzte azken hilabete eta urteetan.

    Horren aurrean, espainiar estatuak zaharkitutako lege, mespretxu eta indarrez erantzun du, asteazken goizean bide horretan urrats kualitatiboa eman zuelarik.

    Iluntzean egindako elkarretaratzearekin, espainiar estatuaren izaera antidemokratikoa salatu nahi izan genuen eta batez, babesa eta elkartasuna erakutsi nahi izan genion Kataluniako herriari.

    Instituzioak, ordezkari politikoak eta alkateak jo puntuan dituzten honetan, Zaldibiako Udalean ere mozioa aurkeztu dugu eta presazko ez-ohiko osoko bilkura egingo da gaur, ostirala,  arratsaldeko 15:00etan batzar aretoan. Atxikita duzue Udalean aurkeztu dugun mozioa.

    Jarrai dezagun datozen egunetan ere kataluniar herriari babesa eman eta geure herrian ere bide hori har dezagun baldintzak sortzeko lan egiten. 

    EHBildu Zaldibia